Auto baten eta kamioi baten arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu AP-8an, Galdakaon
Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da AP-8 autobidean, Galdakaon, eta auto-ilarak sortu dira Irungo noranzkoan. Horrez gain, beste istripu bat izan da GI-627 errepidean, Arrasaten (Gipuzkoa), dagoeneko konponduta, eta San Mameseko sarbideak itxita egon dira BI-10 errepidetik.
Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat istripuk eragina izan dute trafikoan. Nabarmenena AP-8an izan da, Galdakaon. Auto baten eta kamioi baten arteko istripu baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira Irungo noranzkoan. Arrasaten, GI-627 errepidea irekita dago beste istripu baten ondoren, eta BI-10 errepidetik San Mameserako sarbideak itxita egon dira bi noranzkoetan.
Auto baten eta kamioi baten arteko istripua AP-8 autobidean gertatu da, 103. kilometroan, Galdakaon, Irungo noranzkoan. Istripuaren ondorioz, errei bat itxita degon da, eta auto-ilarak sortu dira autobidearen tarte horretan.
Gipuzkoan, GI-627 errepidea zabalik dago dagoeneko, Arrasaten, Maltzagako noranzkoan, 37. kilometroan izandako istripuaren ondoren.
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, eta seinaleztatutako desbideratze bat ezarri da.
Gainera, BI-10 errepidean, 118. kilometroan, Bilbon, San Mameserako sarbideak itxita egon dira bi noranzkoetan.