LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren azken astea, Donostialdeko Topo berriaren lehen laneguna eta COP31ren porrota

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

GRAFCAV2265. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 21/11/2026.- El nuevo Topo, con la pasante ferroviaria soterrada y tres estaciones más en San Sebastián, se pone en marcha, a la vez que entran en vigor las mejoras de frecuencias que ofrece Euskotren en la línea que conecta Irun y Hendaia con Lasarte-Oria a través de la capital guipuzcoana. EFE/Juan Herrero

Donostialdeko Topoa. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko azaroaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde-kanpainaren azken egunak: Hauteskunde orokorretarako 6 egun falta dira, eta alderdi politikoek azaroaren 29ko hauteskundeei begirako kanpaina-ekitaldiekin jarraitzen dute, deialdi askorekin. EAEn, PSE-EEk ekitaldiak egingo ditu Amurrion, goizez, eta Santurtzin, arratsaldez; EAJk segurtasuna jorratuko du Gasteizen, eta ekitaldi bat egingo du Donostian, Aitor Estebanen eta Imanol Prendesen parte-hartzearekin; EH Bilduk ekitaldi bana antolatu du Bilbon eta Portugaleten, biak Arnaldo Otegirekin; PP Gasteizen eta Bilbon izango da; Fronte Zabalak, berriz, Erandioko etxebizitzarako sarbidean jarriko du arreta, Pablo Bustindukao ministroarekin eta Lander Martinez hautagaiarekin.

- Donostialdeko Topo berriaren lehen laneguna: Asteburuko estreinaldiaren ondoren, gaur iritsiko da garraiobide berriaren egun garrantzitsuena, Donostialdeko Topoak lurraldearen mugikortasunari egiten dizkion aurrerapenak egiaztatzeko: maiztasun gehiago, geldialdi gehiago... 

- COP31ren porrota: akordio politikorik gabe amaitu da klimari buruzko goi bilera (COP31). Antalyan (Turkia) bildu dira aurten munduko agintariak, eta azken urteotan gertatu den bezala, ez da adostasunik izan presidentetzak (Turkiak eta Australiak partekatu dute oraingoan) proposatutako zirriborroa onartzeko. Bi gaik tenkatu dute goi bilera: erregai fosilen auziak eta klimaren inguruko finantziazioak. Horiek behin betiko testuan txertatzeko moduaren kontra azaldu dira hainbat herrialde, besteak beste, Europar Batasuneko 27ak, Erresuma Batua, Panama eta Ozeano Bareko hainbat estatu txiki. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X