Donostia Topoa
Insaustik nabarmendu du Topo berria martxan jartzea "etapa berria" izango dela donostiarrentzat
Jon Insausti Donostiako alkateak nabarmendu du Euskotrenen trenbide-pasabide berria (Topoa) Donostiako erdigunetik abiatzea "etapa berri bat" izango dela. "Trenbide-azpiegitura berri honek auzoak eta Donostialdeko udalerriak hurbilduko ditu eta hainbat gune berreskuratzeko aukera emango du", adierazi du, pozarren.
Easo-Amarako Trenbide Zabaltzako hirigintza eraldatuko dute, 480 etxebizitza eta kirol ekipamenduekin
'Hiri-basoan bizi' proiektuari esker, etxebitza horietatik 216 babes sozialekoak izango dira eta 216 tasatuak. Gainera, 933 zuhaitz landatuko dituzte. Lanak 2030ean hasiko dira.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Altza eta Pasaia artean Topoaren maiztasuna bikoiztuko dute uztailaren 18tik aurrera
Saihesbide berriari esker, Amararekin lotura 7,5 minutuan behin egingo dute trenek. Martxan jarri arte, hilabetez, ibilbide berrian trebatzen egon dira 150 makinista.
Donostiako Topoaren trenbideko obra bukatutzat eman dute, Kontxako geltokia amaituta
Datozen hilabeteetan, trenen zirkulazioa arautzen duten instalazio elektrikoetan, aireztapenean, seinaleztapenean eta komunikazioetan ardaztuko du lana ETSk, baita urbanizazioko jardun eta sarbide jakin batzuetan ere.
Topoaren Donostiako lurpeko hiru geltoki berriak 2026ko bigarren seihilekoan jarriko dira martxan
Lurpeko hiru geltokietatik bitan obra zibilak amaitu dituzte (Eason eta Bentaberrin), eta Erdialdea-Kontxa geltokira sartzeko bi kanoiak "oso aurreratuta" daude, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.