DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Topoaren Herrerako geltokian, tren batek harrapatuta

Herrera eta Altza arteko trenetan eragina izan du gertaerak, baina betiko moduan dabiltza dagoeneko. Donostia-Hendaia konexioa mantendu dute, 15 minutuko frekuentziarekin.
Herrerako geltokia
Herrerako geltokia. Argazkia: EITB Media.

Tren batek pertsona bat harrapatu du Topoaren Herrerako geltokian eta, ondorioz, hil egin da.

Herrera eta Altza arteko trenetan eragina izan du gertaerak, baina betiko moduan dabiltza dagoeneko. Donostia-Hendaia konexioa mantendu dute, 15 minutuko frekuentziarekin.

Segurtasun Sailak adierazi du gertaera ikertzen ari direla, baina zantzu guztien arabera, "istripua" izan da.

Eusko Trenbide Sareak (ETS) adierazi duenez, Euskotreneko unitate bat geldik zegoen, hildakoa eta berarekin zegoen pertsona kontrako nasan zeuden.

Unitatea Hendaiara bidean martxan jarri aurretik, bidera salto egin dute, eta momentu horretan aurretik eraman du pertsonetako bat. Harrapatutako pertsona bertan hil da, eta bestea onik atera da.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X