Topoaren Donostiako lurpeko hiru geltoki berriak 2026ko bigarren seihilekoan jarriko dira martxan
Lurpeko hiru geltokietatik bitan obra zibilak amaitu dituzte (Eason eta Bentaberrin), eta Erdialdea-Kontxa geltokira sartzeko bi kanoiak "oso aurreratuta" daude, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Topoa Donostia erdigunera iristeko lanak aurrera doaz, eta erritmo onean gainera. Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan jakinarazi duenez, lurpean jarriko diren hiru geltoki berriak (Bentaberri, Erdialdea-Kontxa eta Amara-Easo) 2026ko bigarren seihilekoan jarriko dira martxan.
Euskal Trenbide Sarea (ETS) barne arkitekturako lanak egiten ari da etorkizuneko Erdialdea-Kontxa geltokian, Donostiaren bihotzean.
Behin zuloaren hormigoizko estaldura-lanak amaituta, nasen tarte bat eta trenbideko lauza eraikitzen hasi dira, eta hortik zirkulatuko dute trenek, aurreikuspenen arabera, datorren urteko bigarren seihilekotik aurrera.
Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarrirako sailburua, Jon Insausti Donostiako alkatea, Miguel Angel Paez Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarrirako sailburuordea eta Antonio Lopez ETSren zuzendari nagusia lanak bertatik bertara ikusten izan dira astelehen honetan.
Halaber, trenbidea muntatzeko behar diren euskarriak jarri direla ikusi dute Erdialdea eta Easo geltokien arteko tunelean —Lugaritz eta Mirakontxa arteko lehen tartekoak jarrita daude honezkero, Erdialdea geltokiarekin lotzeko azken tartea izan ezik—. Urte hasieran atondoak egiten hastea dago aurreikusita.
Topoaren lanak ikusteko bisita. Argazkia: EFE
Erdialdea-Kontxa geltokira sartzeko bi kanoiak "oso aurreratuta" daude. Xabier Zubirin eskailera mekanikoak muntatzen hasiko dira urte hasierarako. Loiola kalera sartzeko kanoiak, berriz, eskailera mekanikoak ditu jarrita, eta altzairuzko estaldura beiraztatua egikaritze-fasearen % 66an dago.
Lugaritz-Mirakontxa tarteari dagokionez, obra zibila amaituta dago, eta instalazio batzuk, hala nola igogailuak eta eskailera mekanikoak, muntatuta daude. Trenbidea ere jarrita dago, eta, gaur-gaurkoz, argiztapen-sistemak eta suteen aurkako babesekoak egiten ari dira tunel osoan eta Bentaberriko geltokian.
Bestalde, azken hilabeteetan gainazalean ere egin dituzte "aurrerapenak", besteak beste, Easo eta San Bartolome kaleetan eta Xabier Zubiri plazan hainbat urbanizazio lan egin ostean.
2026ko bigarren seihilekoan lurpean jarriko diren hiru geltoki berriak (Bentaberri, Erdialdea-Kontxa eta Amara-Easo) zerbitzuan jartzeak “iraultza ekarriko du Donostiako eta Gipuzkoako mugikortasunean, eta herritarrek gozatzeko espazio publiko berriak eta etxebizitzak sortzeko aukera emango duen lurzorua libre uzteko aukera, hala nola Amarako trenbideen zabalgunea”, adierazi du Garcia Chuecak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro astearte honetan, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino negoziako elkarrizketen ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori erango die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.