Euskal Trenbide Sarea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Topoaren trenbideko obra bukatutzat eman dute, Kontxako geltokia amaituta

Datozen hilabeteetan, trenen zirkulazioa arautzen duten instalazio elektrikoetan, aireztapenean, seinaleztapenean eta komunikazioetan ardaztuko du lana ETSk, baita urbanizazioko jardun eta sarbide jakin batzuetan ere.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren erakunde publikoak, Kontxa ondoko geltokiaren obra amaitu du, Donostiako Topoaren pasabidea osatuko duen azkena, hirigunean kokatuta dagoena, Amara eta Bentaberri geltokien ondoan.

Pasabide horrekin bukatutzat eman dute Gipuzkoako hiriburuko Topoaren lurpeko pasabide berriaren obra zibila. Hori horrela, datozen hilabeteetan, trenen zirkulazioa arautzen duten instalazio elektrikoetan, aireztapenean, seinaleztapenean eta komunikazioetan ardaztuko du bere lana ETSk, baita urbanizazio eta sarbide jakin batzuetan ere.

Susana Garcia Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburua Topoaren Kontxako geltokian izan da gaur, Miguel Angel Paez Azpiegituretako sailburuordearekin eta Antonio Lopez ETSren zuzendari nagusiarekin batera.

Geltokira sartu aurretik, joan den astean Loiola eta San Martin kaleetan hasitako urbanizazio lanak ikusten egon dira. Ondoren, Loiolatik sartu dira lur azpira. Handik terminalaren panoramika ikusi dute.

Gela teknikoak amaituta, gaur egun instalazio elektrikoak, aireztapenak eta seinaleztapenak muntatzen ari dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X