TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira BI-635 errepidean, Muxika parean, izandako istripu batean

Zaurituetako bat ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta helikopteroz eraman dute ospitalera. Bestea bertan artatu dute. Ilarak sortu dira bi noranzkoetan.

Bi pertsona zauritu dira gaur BI-635 errepidean, Muxika parean (Bizkaia), izandako istripu batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zauritutakoetako bat helikopteroz eraman izan dute Galdakaoko Ospitalera. Pilaketak sortu dira bi noranzkoetan. 

Ezbeharra 08:30ean gertatu da, furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dutenean,  Areatza auzoan. 

Kolpearen ondorioz, ibilgailuetako baten gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, helikopteroz eraman dute Galdakaoko Ospitalera. Beste ibilgailuaren gidaria ere zauritu da, baina bertan artatu dute. 

Errepidea itxita egon da tarte batez, eta ilarak sortu dira bi noranzkoetan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X