TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak N-1 errepidean, Andoainen, Gasteizerako noranzkoan, istripu baten ondorioz

Furgoneta baten eta bi autoren arteko istripuak A-15 errepidetik iristen diren autoei ere eragiten die. Pertsona bat ospitalera eraman dute zaurituta, baina ez dago larri.

Furgoneta baten eta bi autoren arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu N-1 errepidean, Andoainen, Gasteizerako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:00ak aldera gertatu da, eta pertsona bat ospitalera eraman dute anbulantzian, baina ez dago larri.

Ilarak kilometro batetik gorakoak ziren 07:45ean, eta A-15 errepidetik sartzen diren ibilgailuei eragiten diete.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X