Pedrazek Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Mercedes Gonzalez eta DAOa inputatu ditu Leire auziagatik
Epaileak biak deklaratzera deitu ditu datorren uztailaren 16rako, prebarikazio eta justizia oztopatze delituen ustezko egile gisa.
Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Mercedes Gonzalez eta Barne ministro Fernando Grande-Marlaska.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Mercedes González eta Zuzendaritza Operatiboko Manuel Llamas inputatu ditu Leire auziaren harira.
Iturri juridikoek jakinarazi dutenez, epaileak biak uztailaren 16an deklaratzera deitu ditu inputatu gisa, prebarikazioa egiteagatik eta justizia oztopatzeagatik.
Leire auziarekiko lotura
Pedraz epaileak delitu horiek egozten dizkie, Leire Diez PSOEko militante ohiak ustez egindako maniobrei lotuta. Maniobra horien bidez, Gobernuari eragiten dioten auzietan izandako balizko informazio-ihesak ikertzeko UCOren aurkako ikerketa sustatu nahi izan zuen Diezek, eta, aldi berean, auzi horiek ikertzen ari ziren agenteei ustez presioa egin zien.
Bai Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak, bai PPk gidatutako herri-akusazioek Gonzalez eta Llamas inputatzea eskatu zuten. Aldiz, epaileak ez du Guardia Zibilaren aurreko zuzendari nagusi Leonardo Marcos inputatu, PPk hala eskatu bazuen ere, haren aurkako zantzurik ez dagoela iritzita.
Horrela, Gonzalez eta Llamas ere ikertu gisa gehitu dira Gobernuari eta PSOEri eragiten dieten auzi judizialak zapuzteko ustezko sareari buruzko ikerketara. Sare hori Santos Cerdan PSOEko buruzagi ohiak gidatu eta Leire Diez militante ohiak koordinatu zuela susmatzen da.
Gonzalezek Leirerekin izandako bilerak
Gonzalez eta Llamas uztailaren 16an, 10:15ean, deklaratzera deitu dituzte ikertu gisa. Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak joan den maiatzean Senatuan adierazi zuen "inoiz ez, sekula ez" duela esku hartu UCOren ikerketetan, ezta agenteren bati presiorik egin ezta auzi judizialak indargabetzeko inolako saretan parte hartu ere.
Gonzalezek Diezekin bi bilera izan zituela onartu zuen; hala ere, UCOren arabera, gutxienez hiru bilera egin zituzten 2024 eta 2025 artean.
Agenteek txosten batean adierazi zutenez, Leire Diez Guardia Zibilaren zuzendariarekin bildu zen, ikertzaileen aurka "administrazio-jarduketak abiaraz zitzan".
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik