Epearen amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Migratzaileen erregularizazioa EBko Justizia Auzitegira eramatea proposatu du Gorenak, 1,3 milioi eskaerarekin itxi ostean

"Europako araudiarekin talka egin" dezakeela jakinarazi die Gorenak helegitea jarri zuten erkidegoei.

FOTODELDÍA GRAF1575. MADRID, 15/04/2026.-Colas de inmigrantes en el Consulado de Colombia este miércoles en Madrid. El Gobierno ha defendido este miércoles la regularización de inmigrantes y ha acusado al PP de tener "falta de humanidad" y de usar instituciones como la Comunidad de Madrid para poner "palos en las ruedas" de esta medida.-EFE/ Rodrigo Jiménez

Ilarak migratzaileen erregularizazioa dela-eta. Argazkia: Rodrigo Jiménez

Espainiako Auzitegi Gorenak aurreratu du migratzaileen aparteko erregularizazioaren inguruko auzia Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari (EBJA) bidaltzeko aukera, uste baitu neurriak Europar Batasuneko araudiarekin talka egin dezakeela.

Administrazioarekiko Auzien Salak bost eguneko epea eman die erregularizazioaren aurka helegitea aurkeztu zuten autonomia erkidegoei —Valentziako Erkidegoari eta Aragoiri—, EBJAri aurretiazko galdera egiteko aukera aztertzearen inguruan iritzia eman dezaten.

Auzitegi Gorenaren arabera, dekretuan jasotako erregularizazio araubideak zalantzak sortzen ditu, Migrazio eta Asilo Itunaren (PMAEU) garapena egiten duten Europako arauekin bateragarria ote den.

Europako araudia

Hain zuzen ere, magistratuek galdetzen dute ea onargarria den, Itzulketari buruzko Zuzentaraua indarrean egon arren eta Espainiak oraindik osorik bere ordenamendura eraman ez badu ere, egoera administratibo irregularrean dauden “migratzaileei aldi baterako bizileku-baimen orokorra aitortzea, Espainian modu irregularrean egote hutsagatik”.

Bi ebazpenok hartu ditu Auzitegi Gorenak Valentziako Erkidegoak eta Aragoik eskatutako kautelazko neurriak ebatzi aurretik.

1,3 milioi eskaera jaso dira

Albistea ezagutu da ez-ohiko erregularizaziorako eskaerak aurkezteko epea amaitu den egun berean. Espainiako Gobernuko presidenteak, Pedro Sanchezek, jakinarazi du prozesuak 1,3 milioi eskaera inguru jaso dituela, eta kopuru horrek erakusten duela, haren esanetan, neurri hori beharrezkoa zela.

Herritartasun eta Integrazio Planaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok, Madrilen. Gobernuak iragarri du planak 500 milioi euroko aurrekontua izango duela lehen urtean, eta lehen neurrietako bat izango dela dagoeneko Espainian bizi diren pertsonei bizitzeko eta lan egiteko baimena ematea, aparteko erregularizazioaren bidez.

Sanchezek azaldu du planak lau ardatz, 16 neurri eta 2030era bitarteko hamar helburu dituela. Horien artean daude lan-mugikortasunerako estrategia bat abiatzea, migraziorako bide legal eta seguruak sustatzeko, eta giza mugikortasunerako estatu-agentzia bat sortzea.

Erregularizazio prozesuari buruz, nabarmendu du eskaera bakoitzaren atzean dagoeneko herrialdean bizi den pertsona bat dagoela, eta aurrerantzean eskubide eta betebehar guztiekin gizartearen parte izango dela. Halaber, defendatu du ez dagoela integraziorik "egoera administratibo erregularrik gabe", eta “bazterketak" ez duela inor "babesten"; aitzitik, "iritsi berriak zaurgarriago" egiten dituela eta "harrera egiten duen gizartearen lana zailtzen" duela.

Zure interesekoa izan daiteke

Denis Itxaso Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxaso: "Irtenbide bakarra ez da etxebizitzak eraikitzea, egungo parke publikoa handitzea baizik"

Eusko Jaurlaritzak iragarri du etxebizitza-politikak indartzeko aurrekontuari 51 milioi euro gehituko dizkiola. Inbertsioaren zati handi bat Kutxabankekin elkarlanean etxebizitzak erostera bideratuko da, EAEn parke publikoaren eskaintza handitzeko. Era berean, zuzkidura-bizitokien alde egitearen eta lurzoru gehiago eskuratzeko beharra nabarmendu ditu sailburuak.

FOTODELDÍA CEUTA, 09/08/2026.- Decenas de madres, jóvenes y niñas que han decidido establecerse, de manera temporal para sentirse más seguras, en el espacio habilitado por la Asociación de Vecinos de Sidi Embarel, un campo de fútbol al aire libre en la barriada de La Reina, en la periferia de Ceuta. Se tumban en el suelo para descansar, sobre mantas que han cedido los vecinos o alfombras que una mezquita les ha dejado. Hay mucha precariedad: no disponen de duchas, solo tienen un baño y la mayor parte del recinto no cuenta con sombra a pesar del fuerte sol en las horas centrales del día. A pesar de las carencias, para Wiam que tiene de 23 años y llegó a la ciudad nadando,, compartir espacio de forma exclusiva con otras mujeres y niños ha sido determinante para superar el impacto emocional de la travesía."Mi padre quería abusar de mí en Marruecos y me amenazó con matarme si volvía. Necesitaba huir de él y cambiar mi vida", relata a EFE sobre la pesadilla de la que logró escapar. EFE/Laura Rincón
 
En las fotos aparecen mujeres que están durmiendo en el espacio habilitado por la Asociación de Vecinos de Sidi Embarel, un campo de fútbol al aire libre donde han colocado algunas tiendas de campaña, mantas y alfombras. Hay más de 300 mujeres cada noche ahí. EFE/Laura Rincón
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuaren eta erkidegoen arteko Haurtzaroaren Konferentzia Sektorialak Ceutako adingabeak izango ditu ardatz, eta Voxeko arduradunak ez dira joango

Ceutan sartu ziren adingabeak artatzeko 25 milioi euro transferitu ala ez bozkatuko dute konferentzian. Rego ministroak kritikatu du 25 milioiko kreditu horren aurka eginda Haurtzaroko karterak Voxek daramazkien PPko presidente autonomikoek "Vox aukeratzen dute, eta bazter uzten dituzte Ceuta eta (Juan Jesus) Vivas presidentea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Patxi Lopez CNIren Ceutako jardueraren inguruko bertsioei buruz: "Posible da bi gauzak egia izatea aldi berean"

Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Defentsa eta Barne ministroek emandako bi bertsioak "egia izan daitezke aldi berean"; izan ere, berretsi du egon zitekeela sareetan zegoen mugimenduei buruzko abisua, jendeak itsasoz pasatzeko zuen asmoei buruz, baina, bere hitzetan, "agian ez zen kalibratu edo ez zegoen izango zuen ezohiko dimentsioari buruzko informaziorik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X