Polemika jaietan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzain bat txosnetatik kanporatu dute Hernanin; "zein zen bere bekatua?", galdetu du Zupiriak

Aste honetan gertatu da, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez.

Bi ertzainen artxiboko irudia.

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ostiral honetan bere elkartasun osoa adierazi dio aste honetan Ertzaintzako agente izatearen "bekatua" dela-eta Hernaniko txosnagunetik kanporatu duten ertzainari.

Sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan eman du horren berri, Amaya Martinezek egindako galdera bati erantzunez. Agenteen "aginte-galera" aipatu eta ezker abertzaleko "kumeek" Euskadiko "uda beroa" are gehiago berotu dutela esan du bere galderan.

"Zein zen bere bekatua?"

Sailburuak bere kezka agertu du aginte-galeraren inguruan, eta nabarmendu du elkarbizitzaren oinarrietako bat, hain zuzen ere, "agintaritzarekiko errespetua" izan behar dela, "ez autoritarismoarekikoa", baita "pertsonekiko eta ondasunekiko errespetua" ere.

Horren harian, Zupiriak salatu du Hernaniko jaietan kaleko arroparekin zihoan agente bat txosnagunetik kanporatu dutela. "Zein zen bere bekatua? Ertzaina izatea", deitoratu du Zupiriak. Halaber, Segurtasun Sailaren izenean, "elkartasun osoa" helarazi dio agente horri.

Sailburuak erantsi du Eusko Jaurlaritzaren babesa "udal poliziak edo ertzainak izateagatik baztertu nahi dituzten herritar guztiei" ere zabaltzen dietela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X