Adin txikikoei zezen-ikuskizunetan parte hartzeko aukera emango dien legea onartu du Legebiltzarrak
Ganaduzaleek araua txalotu duten bitartean, talde animalistek esan dute "atzerapausoa" dela eta aurreratu dute auzitara joko dutela.
Zezen-ikuskizunetan zortzi urtetik gorako haurrek parte hartzea ahalbidetzen duen araua onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. EAJk eta PSE-EE alderdiek eraman dute proposamena Ganberara; horien aldeko botoez gain, PPrenak eta Voxenak ere jaso ditu. EH Bildu abstenitu egin da, eta Sumarrek aurkako boza eman du.
Euskadiko sustapen-izaerako tradiziozko zezen-ikuskizunak arautzeko Legearen erreforma da onartu dena. Bigantxa ikuskizunak edo sokamuturrak bezalako ekitaldietan hartu ahal izango dute parte haurrek.
Testuaren arabera, zortzi eta 16 urte arteko ume eta gazteek zezen-ikuskizunetan parte hartzea legezkoa izango da, eta ez dute gurasoen edota tutoreen baimenik aurkeztu beharko horretarako.
Animalia gazteak, 18 hilabetetik beherako abelburu txikiak edo zekorrak, erabiliko dira ekitaldietan, eta guztiz debekatuta egongo da horiei tratu txarra ematea.
Ikuskizunak itxituren barruan egin beharko dira beti, babes-hesi seguruekin, eta derrigorrezkoa izango da parte-hartzaileei segurtasun neurriei buruzko informazioa argi helaraztea. Arau-hausteak 150 eta 30.000 euro arteko isunekin zigortuko dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean legea. Aurreikuspenen arabera, udako jaien aurretik izango da.
Eztabaida, Legebiltzarrean
Legebiltzarreko eztabaidan, Jon Antoni Atutxa EAJko parlamentariak defendatu du adin txikoei zuzendutako zezen-ikuskizunak "segurtasun osoarekin" eta "arduraz" egitea ahalbidetuko duela arauak.
Ildo beretik, PSE-EEko Miren Gallastegik esan du ekitaldiak "berme guztiekin" egitea dela helburua. "Gazteen babesa" eta "animaliekiko errespetu zorrotza" erdigunean jartzea da erreformarekin bilatu nahi dutena, ekitaldien "balio kulturala" aitortuta.
Bere aldetik, Eritz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi du arauaren edukia "difuminatu" eta "okertu" egin dela, tramitazioan zehar, eta, zentzu horretan, bereziki aipatu du haurren babeserako bermeen atala.
Ezker abertzaleko kideak aitortu du gai honek "zalantzak eta kontraesanak" eragiten dituela EH Biduren barruan.
Ganaduzaleak pozik, animalistak haserre
Legea onartu ondoren egindako adierazpenetan, pozik agertu dira ganaduzale eta zezenketa elkarteetako ordezkariak. Horien izenean, Asier Albite Larrabehi Elkarteko kideak esan du gustura daudela, udan zezen-ikuskizunekin "herriz herri ibiltzea" ahalbidetuko dielako. Haren hitzetan, "umetatik ikasi" ahalko dute haurrek halako ekitaldietan "nola jokatu".
Kontrara, animalisten elkarteek ohar batean salatu dute "atzerapausoa" dela gaur onartutako testua, "animalien ongizatearen aurkakoa" delako, besteak beste. Evaristo Rodriguez Euskanbafed Elkarteko ordezkariak aurreratu du auzitara joko dutela, araua baliogabe gera dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.