Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Asteburu honetan EAEko hainbat udalerritan Ertzaintzako agenteei egindako erasoak gaitzetsi dituzte Ertzaintzako sindikatuek, bitarteko gehiago eta "erakundeen babes" handiagoa aldarrikatu dituzte.
Eibarren, Gasteizen eta Arrasaten izandako istiluetan guztira bederatzi agente zauritu ziren, eta 14 lagun atxilotu zituzten.
ErNEk "erantzun irmoa" eskatu du
Ohar batean, ErNE sindikatuak ohartarazi du polizia bati eraso egitea ezin dela "normala bihurtu, ezta erlatibizatuta geratu ere", eta azpimarratu du agenteen aurkako indarkeriak "erakundeen eta gizarte osoaren erantzun irmoa" merezi duela.
Horregatik, Segurtasun Sailari eskatu dio agenteen eskura jarritako baliabide materialak indartzeko, eta prestakuntza "nahikoa, iraunkorra eta aurre egin beharreko arrisku eta indarkeria egoera berrietara egokitua" bultzatzeko.
Euspelek plantilla indartzea eskatu du
Antzeko adierazpenak egin ditu Euspel sindikatuak ere, eta, ohar baten bidez, baliabide eta babes handiagoa eskatu ditu, erakundeen nahiz epaileen partetik.
"Ez da nahikoa eraso bakoitza gaitzestea dagoeneko gertatu denean. Ezinbestekoa da plantillak indartzea, baliabide gehiago ematea eta erantzun segurua eta eraginkorra bermatzea ", gaineratu du.
"Babesgabetasun" egoera salatu du SIPEk
Azkenik, Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak (SIPE) salatu du Segurtasun Sailak agenteen "babesgabetasun-egoera" eragin duela, eta horregatik Bingen Zupiria sailburuaren dimisioa eskatu du.
"Bere polizien babesa bermatzeko gai ez bada, dagokion erantzukizun politikoa bere gain hartu behar du", esan du. Amaitzeko, "agente, bitarteko eta babes gehiago" eskatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.