Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Ertzaintzaren patruila bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.
Ertzaintzako eta Udaltzaingoko bederatzi agente zauritu dituzte igande goizaldean Eibarren, Arrasaten eta Gasteizen izandako hiru esku-hartzetan. Gertakari horien ondorioz, 14 pertsona atxilotu eta hainbat pertsona identifikatu dituzte.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehen gertakaria 02:00ak aldera izan da Eibarren (Gipuzkoa). Udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntza eskatu du, taberna batean eraso bat gertatzen ari zelako eta arma zuriak edo objektu zorrotzak erabili dituztelako.
Hainbat agentek ustezko bi erasotzaileak atxilotu dituzte, lesio-delitua egotzita. Atxilotuak ibilgailu ofizial batean sartzen ari zirenean, baina, zaurituaren senide eta lagunek patruilen aurka egin dute, eta agenteek eskura zituzten baliabideak erabili behar izan dituzte egoera kontrolpean hartzeko.
Gertakari horien ondorioz, bederatzi pertsona atxilotu dituzte agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitua egotzita: 5 emakume eta 4 gizon, 23 eta 41 urte bitartekoak. Atxilotu gehienek polizia-aurrekariak dituzte, Segurtasun Sailaren esanetan.
Gertakari horietan, bederatzi agente zauritu dituzte, zazpi ertzain eta bi udaltzain, kolpe arinak jaso baitituzte, eta ospitalean artatu dituzte.
Arrasate eta Gasteiz
Bigarren esku-hartzea 02:45ean izan da, Arrasateko (Gipuzkoa) taberna batean. Kasu honetan, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain bat borrokan ari ziren bi emakumeren artean bitartekari lanak egiten saiatu da, eta bere burua ertzain gisa identifikatu ondoren, pertsona talde batek eraso egin dio. Zauritutako agentea osasun-zentro batean artatu dute.
Azkenik, 08:00etan, 30 urteko emakume bat eta 24 urteko gizon bat atxilotu dituzte Gasteizen, desobedientzia- eta agintaritzaren aurkako atentatu-delituak egotzita. Antza denez, esku hartu duten agenteek ustez lapurtzen saiatzen ari ziren bi pertsona identifikatu dituzte, eta pertsona talde handi batek haien aurka jo du, botilak, kristalezko edalontziak eta aulkiak jaurtiz.
Liskarraren harira, ertzainak lehen aipatutako bi pertsonak atxilotu eta beste hamaika identifikatu dituzte. Halaber, beste gizon baten kontrako espedientea ireki dute, Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea baliatuta, patruilari errespetu falta egiteagatik. Agente bat zauritu da, iturri horien arabera.
"Onartezina"
Gertakari horien berri izan ondoren, Segurtasun Sailak "irmo gaitzetsi" ditu agenteen aurkako erasoak, eta esan du "onartezina" dela "edozein pertsonaren aurkako edozein eraso edo indarkeria-ekintza", bereziki "segurtasuna eta bizikidetza-arauak bermatzeko lan egiten dutenen aurkakoak".
Segurtasun Sailak adierazi du "kezka" eragiten diola "gutxiengo batentzat" jai-giroa "errespetu falta izateko, bizikidetza aldatzeko eta indarkeria erabiltzeko aitzakia bihurtzea, hain zuzen ere, segurtasuna eta bizikidetza bermatzen saiatzen direnen aurka", eta ziurtatu du ez daudela prest "delitu-egintza horiek normaltzat hartzeko".
"Euskal Poliziaren, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen zeregina defendatzen jarraituko dugu. Euskal gizarteak, herrialde honetan bizi garen gehienok, errespetu handia diegu bizikidetza-arauei, eta gure Polizia beti egongo da horiek bermatzeko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarri du tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Gaur hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.