Suteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkabarteko sutea berpiztu egin da egonkortuta egon ostean

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, ez dute oraindik egonkortzea lortu. 17:40 inguruan piztu da, eta haizearen ondorioz, berehala zabaldu da. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Iruñerriko Navatz, Usi eta Anotz herriak hustu dituzte, Ezkabarten piztu den sute handiaren ondorioz. 

Atarrabiako kiroldegia egokitu dute, etxetik atera dituzten herritarrak hartzeko, baina ia denak senideen eta lagunen etxeetan igaroko dute gaua.

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, suhiltzaileak lanean ari dira San Cristobal mendiaren iparraldean piztu den sutea  guztiz itzaltzeko, Makirrianetik oso gertu.

Sugarrak mendiaren magalean dagoen zelai batean hasi dira, eta berehala pinudi batera zabaldu dira, haizearen eraginez.

Larrialdietarako zerbitzuek 17:42an jaso du abisua, eta zabaldu duten informazioaren arabera, ez da inor zauritu. 

Iruñeko, Cordovillako, Lizarrako, Lodosako, Zangozako eta Tuterako parkeetako suhiltzaileak ari dira parte hartzen itzaltze lanetan. 

Sutea eragin duen ke-lainoa Iruñetik ikus daiteke.

Suteetarako Plan Berezia, martxan

Halaber, operatibora batu dira Nafarroako Gobernuko basozainak, Baso Suteen Brigadako langileak eta Foruzaingoko eta Guardia Zibileko agenteak.

Bestalde, sutearen berri izan eta berehala, Foru Gobernuak Baso-suteetarako Plan Bereziaren 2. egoera operatiboa aktibatu du, baliabideak ahalik eta azkarren martxan jartzeko.

Unzun ezarri dute operatiboa zuzentzeko gunea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X