Eguzki-eklipse osoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Begiak kaltetu dituzu eklipsean? Medikuarengana joateko alerta-seinaleak

Erretinak ez du minik sentitzen eta kaltea ez da berehalakoan igartzen. Eguzki-eklipsea behatu eta ondorengo 4-12 ordutan heltzen dira lehenengo sintomak. Ezagutu ezazu alarma-seinaleak.

ALMELO (Netherlands), 11/08/2026.- A woman wears eclipse glasses in Almelo, the Netherlands, 11 August 2026. The sun will soon be almost completely eclipsed, an event that occurs infrequently in the Netherlands. (Países Bajos; Holanda) EFE/EPA/VINCENT JANNINK

Agian eklipseari zuzenean begiratzeko gomendio guztiak jarraitu zenituen, baina despiste batean betaurrekoak kendu zenituen behar baino lehenago. Une horretan ezer nabaritzen ez bazenuen ere, erradiazioak erretina kaltetzen du minik eragin gabe. Funtsezkoa da lehen kalte-zantzuak ezagutzeak medikuarengana garaiz joateko.

Homologatu gabeko betaurrekoekin eklipseari zuzenean begiratzearen ondorioz erretinan sortutako kalteari eguzki-erretinopatia esaten zaio. Osakidetzak eta Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak ohartarazi dute ez duela berehalako minik eragiten, erretinak ez duelako minaren hartzailerik, baina lehen sintomak behaketatik 4-12 ordura agertzen dira.

Zeintzuk dira eklipsea behatu osteko alarma-seinaleak?

AEBko Oftalmologiako Ameriketako Akademiaren (AAO) eta Erresuma Batuko Osasun Zerbitzu Nazionalaren (NHS) arabera, hauek dira eguzki-erretinopatia baten alerta-seinaleak:

- Puntu itsua edo orban moduko bat ikusmenaren erdian: eremu ilun, gris edo garden bat agertzen da begi bat edo biak ikusteko gune zehatzean.

- Ikusmen lausoa edo murriztua: bat-batean garbitasuna edo ikusmen-zorroztasuna galtzen da, eta zailagoa da xehetasunak fokatzea, irakurtzea edo aurpegiak ezagutzea.

- Ikusmen-distortsioa: lerro zuzenak okertuak, kurbatuak edo uhinduak ikusten dira.

- Kolorearen pertzepzioaren alterazioa: koloreek intentsitatea galtzen dute, deslai, itzalita edo ñabardura alteratuekin hautematen dira.

- Argiarekiko sentiberatasuna (fotofobia): pantailen distiraren edo giro-argi arruntaren aurrean, deserosotasuna edo molestia nabarmena sentitzen da.

- Zefaleak: buruko mina edo begi-orbitaren inguruan aurkitutako ondoez arina.

Ba al dago begiko kaltea sendatzeko tratamendurik?

Sintoma horietako edozeinen aurrean, Osakidetzak ohiko osasun-zerbitzuekin edo larrialdi oftalmologikoko zerbitzuekin kontsultatzea aholkatzen du. Horrekin lotuta, Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du egun hauetan, eklipsea behatzeko behaketa desegokien ondorioz kontsulta kopurua handitzea espero delakoan. Horrela, hiru lurralde historikoetako erreferentziazko ospitaleetako larrialdietan oftalmologiako espezialistak egotea bermatuko da.

Zuzeneko behaketaren ondoriozko erretiniar kaltea "lesioa da, oro har ez mingarria, larria eta itzulezina izan daitekeena", "Evaluación Rápida de Riesgo del Trío de Eclipses 2026-2028" izeneko dokumentu ofizialean Espainiako Osasun Ministerioak gogoratu duenez. Ez dago tratamendu mediko edo kirurgiko espezifikorik, baina detekzio goiztiarra funtsezkoa da lesioa mugatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X