Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SEPIren presidentea eta Tubos Reunidosen presidente ohia eta zuzendari nagusia inputatu dituzte Leire kasuan

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak 25 pertsona inputatu ditu, guztiak enpresen zuzendariak eta SEPIren buruak, "kriminalitate zantzuak" aurkitu baititu.

UCO Tubos Reunidos miaketa registro bilbo
UCO Tubos Reunidosen Bilboko egoitzara joan zen. Argazkia: EuropaPress

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak 25 pertsona inputatu ditu PSOEren edo Gobernuaren kontrako prozedura judizialak ezegonkortzea helburu zuen sare bat ikertzen ari den auzian. Horien artean daude, besteak beste, Belen Gualda SEPIren egungo presidentea, Francisco Irazusta Tubos Reunidosen presidente ohia eta Carlos Lopez de las Heras enpresa horretako zuzendari nagusia.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren idatzi bat aztertu ostean, Pedrazek adierazi du “kriminalitate zantzuak” daudela.

Haren arabera, eta UCOren hainbat txostenetan jasota dagoen bezala, prozesu judizialetan eta laguntza publikoetan eragina izateko maniobrak egiten zituen sarea dago ikerketapean, hala nola Tubos Reunidosen 112,9 milioi euroko mailegua lortzearen truke eskupekoa lortzea.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren arabera, Leire Diezek, SEPIren presidente ohi Vicente Fernandezek eta Antxon Alonso enpresaburuak osatzen omen zuten Hirurok taldeak "laguntza eskaintzen zuen komisioen truke".

Arabako enpresari lotutako kudeaketa horren truke, 114.950 euro jaso zituzten Mediaciones Martinez enpresaren bidez merkatu-azterketak egiteagatik. Ordainketa horien fakturak jasota daude, baina UCOren ustez "gezurrezkoak" dira, "benetako motibazioa" SEPIk Tubos Reunidosi emandako laguntza onartzeko egindako gestioengatik izango litzatekeelako.

Baina Pedrazen erabakiak ikerketaren fokua beste enpresa batzuetara zabaltzen du, eta ez da Tubos Reunidosenera mugatzen.

25 inputatu

  1. Belen Gualda, SEPIren presidentea.
  2. Francisco Irazusta, Tubos Reunidosen presidente ohia.
  3. Carlos Lopez de las Heras, Tubos Reunidosen zuzendari nagusia.
  4. Jesus Pérez Rodriguez Urrutia, Tubos Reunidosen kontseilari ohia.
  5. Jose Vicente Berlanga Arona, Enusaren presidente ohia.
  6. Rosario Arevalo Sandez, Enusaren zuzendari korporatiboa.
  7. Francisco Javier Lopez Buciega, Accionaren zuzendari ohia.
  8. Juan Antonio Carrillo Donaire katedraduna, Andaluziako aholku-kontseiluko kide ohia.
  9. Maria Teresa Castillo Pasalodos, Isdefeko garapen korporatiboko eta estrategiako zuzendaria.
  10. Jose Ramón Sempere Vera, Mercasaren presidente ohia.
  11. Julian Mateos Aparicio Priet, SEPIko Enpresa Estrategikoen Kaudimenari Laguntzeko Funtsaren zuzendaria.
  12. Miguel Angel Figueroa Teva, Andaluziako Juntako kontu-hartzaile nagusi ohia.
  13. Miguel Angel Santiago Mesa, SEPIren zuzendari korporatiboa.
  14. Rosario Martin Manzanedo, SEPIren zuzendarietako bat.
  15. Felix Azcona Lacarra, SEPIren zuzendarietako bat.
  16. Fernando Albert Aragon, Andaluziako Juntako letradua.
  17. Fernando Samper Rivas, Forestaliaren sortzailea.
  18. Antonio Jose Saánchez Campos, Forestaliaren jabearen semea.
  19. Maria de la Concepcion Ortiz Fuerte.
  20. Marcos Lopez Domingo.
  21. Roberto Pérez Agueda.
  22. Eduardo Pérez Agueda.
  23. Carmelo Aznarez Pellicer.
  24. Juan Ignacio Fernandez-Micheltorena.
  25. Mikel Arraras Abejon.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X