Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Adingabe talde bat Polizia Nazionalak Ceutan duen komisaria baten ondoan. Argazkia: Europa Press.
Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan berretsi du Ceutako adingabe ez lagunduen inguruan duen jarrera, eta Marokoko familiekin berriz elkartzea lehenetsi du, autonomia erkidegoen artean banatzea baino.
Hala adierazi du Haur, Nerabe eta Familien zuzendari Txema Ezkerrak, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Ceutan lagunduta ez dauden adingabe migratzaileen arretari buruz hitz egiteko autonomia-erkidegoekin deitutako bileran parte hartu ondoren.
Zuzendariak zehaztu duenez, bileran ez da adingabeen banaketaz hitz egin, gai hori ez baitzegoen eguneko gai-zerrendan. Ceutari zuzendutako 25 milioi euroko laguntzaren onarpena aztertu da, ordea, eta proposamena aho batez onartu dela azaldu du.
Bateratzea erraztea
Eusko Jaurlaritzako zuzendariak berretsi du Euskadik jada bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak, baina ez du erkidego osoko zifrarik eman. Hala ere, Bizkaiak ostegun honetan bertan eman dituen azken datuen arabera, 584 dira lurralde horretan hartutako adingabeak, bere ahalmenaren gainetik 200 baino gehiago.
Halaber, Ezkerrak berretsi du Euskadik "ez dituela onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribazioak". "Ulertzen dugu Ceutaren egoera eta beharrezko baliabideak helaraztea, baina irtenbidea ezin da izan adingabeak lurralde batetik bestera eramatea", adierazi du.
"Edozein deribazioren aurretik, Estatuak familia aurkitzeko bide guztiak agortu behar ditu eta berriro elkartzea erraztu behar dela uste dugu. Estatuaren lehen betebeharra ez delako adingabeak banatzea, adingabeak babestea baizik", azpimarratu du.
Ezkerraren arabera, Euskadi "solidarioa izan da eta izaten jarraituko du, baina ezin da nahastu elkartasuna akordiorik ezarekin, plangintzarik ezarekin edo eskumenekiko errespeturik ezarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.