EPAI PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra Francisco Granados Madrilgo kontseilari ohiarentzat, Punica auzia dela eta

2007tik 2014ra, kontratu publikoen esleipenean Waiter Music jai-enpresari mesede egitea leporatu diote. Epai horrekin, Granadosek bigarren zigorra jaso du Punica auziaren harira. Aurretik, bi urte eta erdi igaro zituen behin-behineko espetxealdian.

(Foto de ARCHIVO)

El ex secretario general del PP de Madrid, Francisco Granados, acude a juicio, en la Audiencia Nacional, a 19 de enero de 2026, en Madrid (España). Granados y otras 13 personas están acusados de presuntas irregularidades en contratos adjudicados a la empresa Waiter Music para la celebración de las fiestas populares de varios municipios madrileños en el marco de la ‘operación Púnica’.



A. Pérez Meca / Europa Press

19/1/2026

Francisco Granados, Madrilgo Erkidegoko Presidentetzako kontseilari ohi eta Valdemoroko alkate ohia. Artxiboko argazkia: Europa Press

Auzitegi Nazionalak bi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Francisco Granados Madrilgo Erkidegoko Presidentetzako kontseilari ohi eta Valdemoroko alkate ohiari, Punica auzian iruzur jarraitua eta prebarikazioa egitea egotzita, antza denez, Waiter Music jai-enpresari kontratu publikoen esleipenean mesede egiteagatik, 2007tik 2014ra bitartean.

Epaiak frogatutzat jo du Granadosek, Esperanza Aguirreren Gobernuko sailburu izan zenak, "organo erabakitzaileengan eragiteko gaitasun jarraitua izan zuela, nahiz eta formalki zuzeneko administrazio-eskumenik ez izan", eta harreman horren truke gauzazko kontraprestazioak lortu omen zituen, zehazki, Jose Luis Huertas enpresaburuak ordaintzen zituen ekitaldi pribatuak.

Era berean, Madrilgo Valdemoro udalerriko  Jose Carlos Boza eta Jose Miguel Moreno alkate ohiei lau eta bi urteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete, hurrenez hurren. Halaber, bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote David Erguido PPko senatari ohiari, Algeten alkateorde eta festetako zinegotzi izan zenari. Gainera, Ciempozueloseko alkate ohi Maria Angeles Herrerari eta Moraleja de Enmedioko alkate ohi Carlos Alberto Estradari bi urteko kartzela-zigorra ezarri diete.

Waiter Musicekin edo Jose Luis Huerta Valbuenarekin lotutako enpresekin kontratuak izan zituen Valdemoroko Udalak 2004tik 2013ra bitartean, baita Mostoles, San Martin de la Vega, Algete, Chinchon, Ciempozuelos, Torrejon de Velasco eta Moraleja de Enmedioko udalek ere, 2007-2011 aldian. Udalerri guzti horien kasuan, PP zegoen agintean.

Fiskaltzaren arabera, enpresaburua Granadosen laguna zen, eta kontratatutako ospakizunak egiten zituen. Politikariek eskatuta, aparteko zerbitzuak ere egiten zituen, baina ez ziren fakturatzen PPren udal ekitaldietarako edo alderdiko kideentzat.

Waiter Musiceko enpresariak, jada hilda, enkargu horiek egiten zituen "jaien esleipenean udal politikarien mesedea izaten jarraitzeko", eta epaiaren arabera, kasu batzuetan kostua zuzenean bere gain hartzen zuen; beste batzuetan, berriz, "egintzen kostuaren merkataritza-etekina baino zenbateko handiagoko fakturak aurkezten zituen".

Kontratuen esleipena, Granadosen eragin-eremuan eman zen, "harreman pertsonal eta politikoak aldeko erabakiak lortzea errazten zuen testuinguruan, enpresariarentzat zeharkako onura ekonomikoak lortzearekin lotuta", nahiz eta enpresariak zuzeneko eraginik ez izan, epaiak dioenez.

Auzitegi Nazionaleko magistratuen arabera, ez da frogatu epaiak aipatzen dituen udalek "egindako zerbitzuei ez dagokien gastua ordaindu dutenik", eta, beraz, ez die erantzukizun zibilik ezarri kondenatuei. Gauzak horrela,, ez du onartu Adade akusazioak egindako eskaera, akusatuei ehunka mila euroko zenbatekoak eskatzen baitzizkien.

Epai horrekin, Granadosek bigarren zigorra jaso du Punica auziaren harira. Aurretik, bi urte eta erdi igaro zituen behin-behineko espetxealdian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X