EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Maria del Rio, EH Bilduko zinegotzia eta bozeramailea Bilboko Udalean. Argazkia: EH Bildu
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio proposatu du datorren urteko udal hauteskundeetarako Bilboko Udaleko alkategai izateko. Del Rio EH Bilduko zinegotzia eta bozeramailea da Bilboko Udalean 2023tik.
Ohar baten bidez koalizioak azaldu duenez, azken hauteskundeetan "emaitza historikoak" lortu ondoren, Maria del Rioren aldeko apustua berretsi nahi duela "hirian eraldaketa-ziklo berri bat gidatzeko, bilbotarrak erdigunean jarriko dituena eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko diena".
Zure interesekoa izan daiteke
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"