Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Erronkari bailaran, Urzainkin, Gazpar haitzaren inguruan, tximista bat erori ondoren piztutako sutea egonkortuta dago, azken orduetako bilakaera positiboaren ondoren.
Ostegunean piztu zen sutea inguru horretan eta Nafarroako zein Aragoiko baliabideak erabiltzen aritu dira kontrolatzea lortzeko.
Aragoiko Gobernuko Infoar Zerbitzuak larunbat honetan jakitera eman duenez, 17:08 aldera egonkortu dute baso-sutea. Sutea egonkortuta dago, baina ez itzalita.
112-SOS Nafarroak azaldu duenez, Nafarroako baso-suteen arriskuari aurre egiteko plan bereziko (INFONA) 1. egoera operatiboa aktibatu da, sutea egonkortu ondoren.
Azken orduetan, erretako azalera ez da handitu aurreikusitako mugetatik kanpo, eta kaltetutako eremuaren perimetrazio osoa egin da.
Erronkariko makina astunen eta motozerrarien lanari esker perimetratu ahal izan da sutea.
Larrialdietatik adierazi dute hiru lantalde ezarri direla perimetroan zehar detektatutako puntu beroak itzaltzeko, eta lan hori luzatzen ari dela, lurraren orografia konplikatua dela eta.
Gauean, bi brigadak osatutako talde bat egongo da inguruan, etengabeko zaintza lanak egiteko. Goizean hiru brigadak ordezkatuko dituzte, eta aireko bitartekoen laguntza izango dute berriz ere puntu bero aktiboak freskatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera