Suhiltzaileak
2023/02/13 - 12:10
Amaiurko sutea kontrolatu dute eta Erratzukoa itzali dute
Sua Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean, eta helikoptero bat bertaratu da laguntzera. Beste sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta erabat itzali dute jada.
2023/02/12 - 15:48
Nazioarteko erreskate taldeak Turkiatik itzultzen hasi dira, tartean Gasteiztik joandakoak
Ankaran daude, sentimendu gazi-gozoarekin itzuli dira, inor ez dutelako bizirik erreskatatu.
2023/02/11 - 21:51
Turkian erreskate lanean ibili diren suhiltzaile gasteiztarrak Euskal Herrira bueltan dira
Turkia eta Siriako hainbat eremutan erreskate-lanak amaitutzat eman dituzte, eta bizirik atera direnei laguntzeko fasea abiatu dute. Tartean Admayan hirian, Gasteizko suhiltzaileak aritu dira lanean. Ankararako bidea hartu dute, dagoeneko eta handik Euskal Herrira.
2023/02/11 - 15:35
Ertzain batek eta suhiltzaileek jaso dituzte aurten Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduen sariak
Dominarik bereziena Katalunian oporretan zegoenean indarkeria matxista kasu bat atzeman eta erasotzailea harrapatu zuen ertzain batentzat izan da. Gainera, urte honetan Nafarroa eta Balmasedako suteetan lanean jardun duten suhiltzaile eta babes zibileko boluntarioek ere jaso dute aitortza.
2023/02/11 - 13:34
Emakume bat hil da Busturian, bere baserriak su hartu ostean
23:00ak aldera piztu da bart sutea, San Cristobal auzoko etxebizitza batean. Bi pertsona zaurituta eraman dituzte Galdakaoko eta Gernikako ospitaleetara.
2023/02/11 - 10:30
Emakume bat hil da Busturian, sute baten ondorioz
23:00ak aldera piztu da bart sutea, San Cristobal auzoko etxebizitza batean. Bi pertsona zaurituta eraman dituzte Galdakaoko eta Gernikako ospitaleetara.
2023/02/10 - 13:59
Turkiara joandako suhiltzaile gasteiztarrak erlojuaren kontra ari dira lanean
Accion Norte Vitoria GKEko sei suhiltzaile Adyaman herrian eri dira lanean gau eta egun hondakinen artean bizirik dauden pertsonak aurkitzeko.
2023/02/09 - 10:02
Horrela lan egiten dute Turkiara joandako Mugarik Gabeko Suhiltzaile Batuak taldeko kideek
Turkiako Elbistan hirian lanean ari diren Mugarik Gabeko Suhiltzaile Batuak taldeak helarazitako irudiek neskato baten erreskatea erakusten dute. Zortzi ordu baino gehiago behar izan dituzte neskatoa ateratzeko.
2023/02/08 - 21:31
Irungo gas konpresio estazioko bi transformadorek su hartu dute
Sua 16:30 aldera piztu da transformadore "handi" batean, baina ez du eraginik izan Meaka auzoko lantegiko gasean. 20:00etarako itzali dute sua.
2023/02/08 - 17:24
Suhiltzaile boluntarioen erreskate lanak, irudietan
Mundu osoko suhiltzaile eta gobernuz kanpoko erakundeetako milaka boluntario iritsi dira azken orduetan, batez ere Turkiara. Irudi hauek Mugarik Gabeko Suhiltzaileek (BUSF) egiten duten lana erakusten dute.
2023/02/08 - 10:26
Gasteizko sei suhiltzaile, Turkiara bidean: "Laguntzera eta taldean lan egitera goaz"
Acción Norte gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako espedizioa da, eta Zamorako eta Kanarietako kideak ere batuko zaizkie. "Han dauden agintarien jarraibideak beteko ditugu. Laguntzera goaz, eta ez traba egitera", esan dute.
2023/02/07 - 15:41
Gasteiztik Turkiara doan suhiltzaile taldea erlojuaren kontra ari da lanean
Manta termikoak, lepokoak, lehen sorospenak egiteko materiala... Dagoeneko dena prest daukate. Helburua behin lurrikararen eremuan egonda, ahalik eta modu autonomoenean lan egitea da.
2023/02/07 - 10:45
Sute batek etxebizitza bat guztiz kiskali du Mungian
Sutea goizeko lehen orduan piztu da eta suak erabat kiskali du eraikina. Zorionez, ez da inor zauritu eta suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute.
2023/02/06 - 21:28
Gasteizko sei suhiltzaile Turkiara abiatuko dira asteazkenean, erreskate lanetan laguntzeko
Erreskateetan eskarmentu handiko profesionalak dira, eta GKE batekin joango dira lurrikarek astindutako eremura.
2023/02/04 - 14:04
Bilboko suhiltzaileek ere bat egin dute Santa Ageda bezperako kantaldiarekin
Urtero legez, Bilboko suhiltzaileek hiriko kaleak zeharkatu dituzte Santa Ageda bezperako kantuen doinuan, tradizioari eutsiz. Santa Ageda igandean den arren, ohiturak bezperan kantatzea agintzen du.
2023/02/02 - 23:50
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte sukalde batek su hartu ondoren, Bilbon
Sua San Ignazio auzoan piztu da. Zaurituetako batek kea arnastu du eta besteak erredurak egin ditu; ondorioz, ospitalera eraman behar izan dituzte.
2023/01/26 - 17:18
Sute batek kalte handiak eragin ditu Elorrioko Arauneta auzoko baserri batean
Sutea 14:45 aldera hasi da. Sugarrek ez dute inor zauritu. Bi familiako etxebizitza da, eta aldeetako bat izan da sugarrek gehien kaltetu dutena, eta ia erabat kiskalita geratu da.
2023/01/24 - 21:19
70 bat urteko gizon bat hil da Bilboko Bolueta auzoan, txabola batek su hartu ondoren
Sutea 18:10ean piztu da, N-634 errepidean (Bilbo-Galdakao) dagoen janari lasterreko establezimendu batetik gertu.
2023/01/22 - 17:24
Adin txikiko talde bat erreskatatu dute mendian, Zubitxo inguruan, Barakaldon
15 eta 18 urte bitarteko 4 edo 5 bat gaztek osatutako taldeak 15:00ak aldera jakinarazi du galduta zeudela. Bizkaiko suhiltzaileek aurkitu dituzte.
2023/01/21 - 19:57
Etxebizitza bat hustu dute Bilbon, sute baten ondorioz
Gertakaria Bilboko Alde Zaharreko Maria Muñoz kalean izan da.