Suhiltzaileak
2023/06/07 - 15:14
Bizkaiak baso-suteetarako larrialdi-plana eguneratzea onartu du, klima-aldaketara egokitzeko
Operatiboak baso-suteak aztertzeko talde bat eta suteen kausak ikertzeko brigada espezializatu bat izango ditu. Gainera prebentzio-lanetarako eta sua itzaltzeko makineria astuna erabiltzen jarraituko da eta zeregin horietan lan egiten duten pertsonek jasotzen duten prestakuntza indartuko da.
2023/06/07 - 13:47
Atzo Alloz urtegian desagertu zen 20 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute
Hildakoa Zizur Nagusiko 20 urteko gazte bat da. Mutila astearte arratsaldean desagertu zen, Allozko urtegian beste norbaitekin igerian zebilela.
2023/05/28 - 16:01
Kamioi bat eta atoi bat, kiskalita, Gatikako Ugarte auzoan piztutako sute batean
Sutea igande honetako 11:15ak aldera piztu da Gatikako Ugarte auzoko pabilioi batean, eta keak inguruko txatartegi bati ere eragin dio. Oraingoz, ez dakite sua zerk eragin duen. Iker Salgado Twitterreko erabiltzailearen bideoa.
2023/05/24 - 18:05
Bilboko suhiltzaileak kalera atera dira zerbitzua hobetzea aldarrikatzeko
Bilboko suhiltzaileek manifestazioa egin dute, kolektiboaentzat "etorkizuneko proiekturik" ez dagoela salatzeko.
2023/05/20 - 18:52
55 bidaiari zeramatzan autobus bat kiskali da Iruñean
Horietatik 27 adingabe dira. Bidaiari guztiak onik daude. Azagrako udalerrian izandako futbol partida batetik bueltan ziren, Iruñerako bidean, argitu gabeko arrazoiengatik autobusak su hartu duenean.
2023/05/01 - 19:34
Bizkaiko suhiltzaileek lau suizidio saiakeratan esku hartu dute asteburu honetan
Erandion eta Barakaldon izan dira saiakera horiek.
2023/05/01 - 12:47
Sute bana izan da Iruñean eta Tuteran, eta lau pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte kea arnastu duten pertsonak.
2023/04/24 - 17:19
Madrilgo sutean hildako bezeroaren aitak jatetxea salatuko du
25 urteko zerbitzariaz gain, Bilboko Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen 43 urteko erizain bat hil zen ezbeharrean. Emakumearen lankideek minutu bateko isilunea egin dute eguerdian zendu berri den lankidea gogoratzeko.
2023/04/23 - 23:12
Madrilgo jatetxe batean izandako sutean hildakoetako bat Bizkaiko emakume bat da
43 urteko emakumeak Zorrotzaurreko IMQ ospitalean egiten zuen lan, erizain gisa, eta oporretan zegoen Madrilen. Beste hildakoa jatetxearen sukaldarietako bat da, 25 urteko gazte bat.
2023/04/22 - 12:04
Bi pertsona hil eta 10 zauritu dira flanbeatu baten ondorioz jatetxe batean piztutako sutean, Madrilen
Bezeroetako batzuk lasterka atera ahal izan dira, baina beste batzuk harrapatuta geratu dira suak irteerako atea ixten zielako.
2023/04/17 - 15:18
Kamioilari bat hil da AP-68an, Zambrana parean, izandako istripu batean
Suhiltzaileek atera behar izan dute 39 urteko gidaria, ibilgailu barruan harrapatuta geratu baita. Handik gutxira, haren heriotza baieztatu dute bertaratutako osasun-langileek.
2023/04/09 - 21:15
Baztanen piztu den mendi sutearen ikuspegia, airetik
Baztanen, Okoli mendiaren ondoan dagoen eremu irisgaitz batean, gaur arratsaldean piztutako baso-sutearen egoera ezagutzeko hegaldia egin dute Nafarroako suhiltzaileek. (Suhiltzaileek Twitterren zabaldutako irudiak).
2023/04/09 - 20:11
Lau ibilgailu kiskali dira Hondarribian sute baten ondorioz
Sutea 16:20ak aldera piztu da, bertan aparkatutako autoetako batean. Suhiltzaileak sutearen jatorria ikertzen ari dira.
2023/04/09 - 14:21
Hodei toxiko bat Hamburgon, auto-biltegi batean piztutako sute baten ondorioz
Hasieran kaltetutako zonaldeko 140 auzokide bakarrik ebakuatu dituzte, baina hodei toxikoa hiriko erdigunerako norabidea hartzen ari zela ikusita, etxeko atariak eta leihoak itxi ditzaten eskatu diete bizilagun guztiei.
2023/04/09 - 11:13
Gutxienez bost pertsona larri zauritu dira Marseillan, eraikin bat behera etorrita
Argitu gabeko arrazoiengatik, lau solairuko etxebizitza-eraikin hori behera erori da bart, Marseillan. Beste bederatzi pertsona onik atera dira, horien artean, haur bi.
2023/04/02 - 12:58
Bi pertsona ospitaleratuta, Errekaldeko etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz
Sutea 04:30ean hasi da, Artazubekoa kaleko etxebizitza-eraikin batean. Suhiltzaileek eraikinaren beheko eta lehenengo solairua ebakuatu dituzte. Guztira, bederatzi auzokide artatu behar izan dituzte, kea arnastegatik ondoezik sentitu ostean. Sare sozialetan zabaldutako bideoa.
2023/04/02 - 11:09
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Bilbon, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ostean
Sutea 04:30ean hasi da, Artazubekoa kaleko etxebizitza-eraikin batean. Suhiltzaileek eraikinaren beheko eta lehenengo solairua ebakuatu dituzte. Guztira, bederatzi auzokide artatu behar izan dituzte, kea arnastegatik ondoezik sentitu ostean.
2023/04/01 - 16:52
Bi sutek jarraitzen dute aktibo Asturiasen; gainerako 69 fokuak egonkortuta daude
Euriak egoera samurtzen lagunduko du. Unerik txarrenean, 135 foku piztuta egon ziren egunotan.
2023/03/29 - 12:18
Karrantza Haranetik gertu piztu den sutea itzaltzea lortu dute
Sutea Kantabrian piztu da, baina Bizkaitik oso gertu dagoenez, bertako suhiltzaileak joan dira itzaltzeko lanetan laguntzera. Gauerdia aldera kontrolpean hartu dute, eta handik gutxira amatatu.
2023/03/29 - 11:08
Baso suteak piztu dira Zestoan eta Karrantza Haranean
Biak ala biak amatatuta daude, baina zaintzapean dituzte hego haize zakarra baitabil. Gipuzkoako sutearen ondorioz, inguruko lau baserritako bizilagunak etxetik atera dituzte, dagoeneko itzuli diren arren. Karrantzakoari dagokionez, Kantabrian piztu da, baina Bizkaiko mugatik gertu.