Suhiltzaileak
2023/03/29 - 11:01
Bart Zestoan piztutako sutea itzali dute eta etxetik atera behar izan zituzten bizilagunak hasi dira itzultzen
Goizaldean Zestoako Endoia auzoko eremu batean izandako baso-sute baten ondorioz, 30-35 bizilagun euren baserrietatik atera behar izan dituzte. 07:00ak ingurun sua itzaltzea lortu dute eta etxera itzultzen hasi dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
2023/03/27 - 22:49
Hiru herri hustu dituzte, eta beste batean, Caudielen, etxeratze agindua ezarri dute
Suteek bost egun daramate eta garrek gauean atseden eman duten arren egusentiak haize boladak ekarri ditu, 70 kilometro ordukorartekoak. 1.500 bizilagun atera dituzte bere etxetik, eskualde horretako biztanleriaren % 40.
2023/03/27 - 10:50
Castelloko suteak hobera egin du eta erretako eremua ez da handitu
Suak 3.800 hektarea inguru erre ditu eta kaltetutako perimetroa 40 kilometro karratukoa da.
2023/03/25 - 18:55
Kontrolpean dago baimendutako erreketa baten ondorioz piztutako sutea, Leitzan
13:49 aldera piztu da sutea haizeak eraginda, Arkiskil auzoan, ibilgailuz iristeko zaila den toki batean. Suhiltzaileak bi helikopterorekin egon dira lanean.
2023/03/25 - 09:37
Castellon eta Teruel artean izandako sute handiak 4.000 hektarea erre ditu dagoeneko
Gainera, 1.500 auzokide baino gehiago euren etxeetatik irtenarazi behar izan dituzte. Sutea oraindik ez dago kontrolatuta. Tenperatura altuek, lehorteek eta landa-guneen bertan behera utzi izanak eragiten dituzte, besteak beste, horrelako sute handiak.
2023/03/24 - 10:48
Aireko eta lurreko baliabideak ari dira erabiltzen Castello eta Teruel artean piztutako suaren aurka
Zortzi herri hustu behar izan dituzte Castelloko Villanueva de Viver herrian piztutako sutearen ondorioz, eta hiru errepide itxita daude oraindik.
2023/03/19 - 17:53
Bizkaiko suhiltzaileek formakuntza jaso dute suizidio saiakeretan nola jokatu jakiteko
Iaz Bizkaiko suhiltzaileak 103 suizidio saiakera ekiditen saiatu ziren. Gero eta dei gehiago jasotzen dute norbaitek bere buruaz beste egin nahi duelako, eta oso garrantzitsua da nola jokatu jakitea. Horregatik, lanean hasiko diren suhiltzaile berriek formakuntza teoriko eta praktikoa jaso dute.
2023/03/19 - 10:38
Astigarragako igogailu batean harrapatutako adingabe talde bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek
Arrobitxulotik Santio Zeharra auzora igarotzeko igogailu publikoan gertatu da. Bide erdian ataskatuta geratu da eta, azkenean, suhiltzaileek igogailuaren kristalak apurtu behar izan dituzte adingabeak bertatik ateratzeko. Denak onik daude.
2023/03/14 - 16:06
Bizkaiak baso suteetarako larrialdi plana eguneratu du klima aldaketara egokitzeko
Planak aurreikusten du, besteak beste, bulldozer bat erostea prebentziorako eta itzaltze lanetarako.
2023/03/12 - 11:35
Ortuellako garaje batean piztutako sute batek lau ibilgailu kaltetu ditu
Sugarrak 22:00ak aldera piztu dira Meatzari Etorbideko etxebizitza-eraikin bateko garajean. Ez dira kalte pertsonalik izan.
2023/03/11 - 20:38
Sute bat piztu da Karrantzako basobera zonalde batean
14:30ak aldera piztu da, etxebizitzengandik urrun dagoen leku batean, eta 18:00etarako kontrolatuta zuten suhiltzaileek.
2023/02/27 - 12:16
Itzali dute Donostiako Alde Zaharrean berpiztu den sutea
Haizeak berpiztu egin du igande gauean Alde Zaharreko jatetxe batean hasi zen sua. Ez da inor zauritu, baina familia batetik etxetik kanpo igaro du gaua.
2023/02/27 - 11:12
Donostiako Alde Zaharreko jatetxe batean berpiztutako sutea itzaltzea lortu dute
Donostiako Alde Zaharreko Juanito Kojua jatetxean bart piztutako sutea berriro piztu da gaur goizean, baina sua itzalita dago jada.
2023/02/27 - 09:42
Berriro piztu da atzo Donostiako Alde Zaharreko jatetxe batean izandako sutea
Sutea atzo piztu zen Juanito Kojua jatetxean. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu bazuten ere, gaur goizean haize bortitzak sugarrak berpiztu ditu.
2023/02/23 - 10:14
Bi bizilagun larri zauritu dira Bilboko San Frantzisko auzoko etxebizitza eraikin batean izandako sutean
Gainera, sua itzaltzen aritu den suhiltzaileetako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, erredurak zituelako, eta bi ertzain sutea gertatu den lekuan bertan artatu dituzte, kea arnastu dutelako.
2023/02/21 - 13:14
Suteak itzaltzeko Euskadiko zerbitzuek plazen % 25-40 gorde beharko dizkiete emakumeei
Eusko Jaurlaritzak onartu duenez, "emakumeek plantilletan duten ordezkaritza eskasa zuzentzeko neurriak dira", Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen kasuan poliziaren euskal legean ezarritakoak bezala.
2023/02/19 - 16:40
Lau pertsona zauritu dira Getze Ibargoitin, etxeko igogailua behera etorrita
51 urteko gizonezko bat eta 54, 47 eta 25 urteko hiru emakume dira zaurituak. 12:10 aldera gertatu da istripua eta larrialdi zerbitzuek, foruzaingoak zein suhiltzaieek eskuhartu dute.
2023/02/14 - 10:05
Su hartu duen furgoneta batek baso-sutea eragin du Oiartzunen
Sua hartu duen furgoneta batek baso-sute bat eragin du gaur goizean Pikogarate bidean, Oiartzungo Gurutze auzoan. Sutea hiru suhiltzaile-parkek itzaltzea lortu dute.
2023/02/13 - 19:57
Juan Carlos Delgado, Gasteizko suhiltzailea: ''Herritarrek eginahalak egin zituzten guri laguntzearren''
Gasteizko suhiltzaileekin hitz egin dugu, Turkiatik iritsi direnean. Azken egunetako lurrikaren ostean artatze lanetan laguntzeko bertaratu ziren. (Jatorrizko bideoa, gazteleraz)
2023/02/13 - 19:26
Ongietorri beroa egin diete Turkian izandako Gasteizko suhiltzaileei
Gasteizko suhiltzaileek beso zabalik eman diete ongietorria Turkiako lurrikaren zero gunera laguntzera bidaiatutako lankideei, 'Acción Norte' deritzon GKEko kideei, alegia. Hona hemen uneak utzitako irudi hunkigarriak.