23 urteko gazte bat itota hil da, Muskizko Arena hondartzan
23 urteko gizonezko ukrainar bat hil da ostegun gauean Muskizko (Bizkaia) Arena hondartzan itota, lagunekin bainatzen ari zela uretan desagertu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gaueko bederatziak eta laurden aldera ohartarazi zuten gaztearen lagunek uretan desagertu zela. Hori dela eta, larrialdietako hainbat baliabide mobilizatu ziren hura bilatzeko. Ertzaintzaren eta Suhiltzaileen kideak, Gurutze Gorriaren Itsas Salbamenduko unitateak, helikoptero bat eta ontzi bat bertaratu ziren.
23:00ak aldera, suhiltzaile talde batek gizonaren gorpua aurkitu du uretan, eta osasun zerbitzuak haren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.
Gaztearen gorpua auzitegiko patologia zerbitzura eraman dute autopsia egitera, heriotza zerk eragin dion argitzeko, baina badirudi itota hil dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia hustu egin dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu baita
Suhiltzaileak metroaren sarreran ari dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da. Trenak geltokian geratzen dabiltza, baina ezin da Luis Briñasko sarrera erabili, Sabino Aranakoa bakarrik dago irekita.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu egin du, migratzaileak hirira sar ez daitezen. Egunetik egunera, elikagai falta, ur-eskasia eta bildutakoen arteko tentsioa handituz doaz eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.