Hilketa matxistak Alacanten eta Malagan: hiru emakume hil dituzte
Gizon bat atxilotu dute gaur emaztea eta alabetako bat hiltzea eta beste bat larri zauritzea egotzita. Asteazkenean, emakume baten gorpuatopatu zuten Malagan; martxotik desagertuta zegoen. Hilketaren ustezko egilea, bikotekide ohia, espetxeratu berri dute.
Guardia Zibila ari da Alacanteko krimena ikertzen. Argazkia: EFE
Berdintasun Ministerioak krimen matxista gisa baieztatu ditu Alacanten eta Malagan izandako hiru emakumeren hilketak. Baieztatutako bi kasu horiekin, 27 dira jada aurten Espainiako Estatuan bikotekide edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak —hiru Hego Euskal Herrian—.
Azken hilketa matxista gaur jazo da, Cañada del Fenollar udalerriko (Alacant) etxebizitza batean. 53 urteko gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak, emaztea (51 urte) eta 20 urteko alaba labanez hiltzea egotzita. 26 urteko beste alaba larri zauritu du. Hain justu, hirugarren emakume horrek eman du abisua larrialdietan, 112 telefono zenbakira deituta.
Gizonak ez du aurrekaririk tratu txarrengatik. Ustezko hiltzailea ospitalean dago ingresatuta, bere buruari egindako zauriengatik.
Beste hilketa matxistaren berri asteazkenean izan zuen Poliziak, Rincon de la Victoria (Malaga) udalerriko putzu batean 35 urteko emakume baten gorpua topatu zutenean. Emakumea desagertuta zegoen martxoaren 31tik. 49 urteko bikotekide ohiak krimena aitortu du, eta hark esan dio Poliziari non dagoen gorpua. Bikoteak alaba adingabea zuen, eta umezurtz utzi du indarkeria matxistak.
Gizon horrek ere ez zituen tratu txarrengatik aurrekaririk. Ustezko hiltzailea gaur sartu da kartzelan, eta kasu honetan bi pertsona ikerketapean dituzte (bat espetxeratu egin dute) hilketa estaltzeagatik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, gizon matxistek 1.368 emakume hil dituzte 2003tik (datuak biltzeari ekin ziotenetik). Horrez gain, 524 adingabe geratu dira umezurtz, horietatik 14 20026an.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri; igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 18:00etara). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, dei-zerrendatik ezabatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera