Elkarretaratzea egin dute Donostian, hiriko gozoki-denda batean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko
Itaiak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deitu dute protesta, eta "eraso matxista bakoitzari aurre egin eta kaleak hartzeko" deia egin dute. Erasotzailea, dendaren jabea bera, kartzelan sartu dute.
Elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Donostian, Gipuzkoako hiriburuko gozoki denda batean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko.
Itaia Emakumeen Erakunde Sozialistak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deituta, protesta 19:00etan izan da Donostiako Amara auzoko Burdinola plazan.
'Indarkeria matxistaren aurka. Kaleak hartzeko unea da' zioen pankarta baten atzean jarri dira parte-hartzaileak, sexu-erasoak arbuiatzeko eta justizia eskatzeko kartelak eskutan zituztela.
Protestan irakurritako ohar batean, deitzaileek ohartarazi dutenez, "ezinbestekoa da indarkeria matxistaren aurkako borroka indartzea; eta bide honetan, matxismoa ukatzen duten diskurtso erreakzionariei aurre egiteko beharra azpimarratu nahi dugu: indarkeria matxistaren normalizazioa dakarrelako eta ondorioz, erasotzaileen inpunitatea areagotzen duelako".
Gaineratu dutenez, "babesa antolatu eta indarkeri matxistaren aurka" borrokatu beharra dago, "ezinbestekoa da indarkeria matxistaren aurka posizionatzea, eraso bakoitzari aurre eginez eta horien aurka kaleak hartuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera