NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baso sute handia piztu da Imarkoainen

Sua 17:00ak baino apur bat lehenago piztu da, Iruñetik 10 kilometro eskasera dagoen zereal soro batean. Prebentzio neurri gisa, AP-15a itxita egon da bi orduz eta gertu dagoen trenbide katenariaren argindar hornidura eten dute. Haizea itzaltze lanak zailtzen ari da. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Baso sute handia piztu da arratsaldean Imarkoainen (Noain Elortzibar), zereal soro batean, Nafarroako suhiltzaileek eta SOS Nafarroak jakinarazi dutenez. Gertu daude AP-15a eta Adifen merkantzia eta garraio geltokia, eta badaezpada, autobidearen zati batean itxi eta trenbidearen katenariaren argindar hornidura eten dute. AP-15a 19:00ak aldera zabaldu dute berriro. 

Garrak 16:50 aldera hasi dira zereal soro batean, eta hego haize beroaren eraginez, arin zabaldu dira ondoko baso batera. Suhiltzaileak beldur dira sua galsoroetan barrena hedatuko ote den, horrek sutearen abiadura eta kaltea biderkatu dezakeelako. Izan ere, haizea itzaltze lanak zailtzen ari da. 

SOS Nafarroak zehaztu duenez, sutean ez da inor zauritu eta inguruko herriguneak ez daude arriskuan. 

Lanok dirauten artean, trenbidearen katenariaren argindar hornidura eten dute. Horren ondorioz, ez dabil trenik Biurrun eta Noain geltokien artean. Gainera, Iruñera bidean zihoan bidaiari tren bat Untzueko geltokian geldituta dago. 

AP-15a, itxita, bi orduz

Ke zutabe handia ikusi ahal izan da AP-15 autobidetik, eta bertatik grabatu ditu irudiok EITBk, sutea hasi eta gutxira. Iruñeko hegoaldetik ere ikusgai zen kea. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gerora, autobidea ixtea ebatzi du Foruzaingoak, 56 eta 58. kilometroen artean, bi noranzkoetan. 19:00etan zabaldu dute berriro. N-121 errepidea ere tarteka zarratu dute, larrialdi zerbitzuei pasatzen uzteko. 

Foruzainek jakinarazi duenez, pilaketak sortu dira Iruñeko hegoaldeko sarbideetan. 

Tafalla eta Cordovillako suhiltzaileak, bi helikoptero, Ministerioaren sua itzaltzeko beste bi abioi, eta basozainak ari dira lanean sua itzaltzeko. Inguruko nekazariak ere euren traktoreekin ari dira laguntzen. 

Nekazariek traktoreak erabili dituzte itzaltze lanetan laguntzeko. Argazkia: EFE Nekazariek traktoreak erabili dituzte itzaltze lanetan laguntzeko. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Larrialdi zerbitzuetako langileak "oso pozik", herritarrek hala nahi izanda, txupinazoa botako dutelako

Urte osoan zehar, eta Sanferminetan bereziki, lana erruz egin arren, euren ahaleginak ez du beti merezitako aitortza jasotzen. Aurtengo txupinazoa botatzeko ardura eman diete herritarrek, eta festetako lanari gogoz ekiteko pizgarri izango da hori osasun langileentzat. Clint Fernandez Larrialdietako zuzendariordeak eta Araceli Sergio erizainak igoko dira Udaletxeko balkoira, Larrialdietako langile guztien izenean.

Joseba asiron iruñea alkatea sanferminak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txupinazorako ordu gutxiren faltan, festak errespetuz eta segurtasunez igarotzeko deia egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak

Ordu gutxi barru festa lehertuko da Iruñean eta 2026 honetako sanferminen berritasun nagusiak aletu dizkio Joseba Asironek, Udaletxeko balkoian bertan, Maider Arteaga ETBko kazetariari. Errespeturako deia egin du, batez ere emakumeen askatasunarekiko. Jaien izaera herrikoiak iraun izanaz harro agertu da, bere zazpigarren eta legegintzaldiko azken sanferminen atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X