Asteazkenera arte ez da Renferen trenik ibiliko Arrigorriaga eta Bilbo artean, lanak direla eta
Autobusez ari dira egiten bi udalerrien arteko bidea. Etenak Ibilbide Luzeko trenei eragiten die, Bilbo eta Miranda de Ebro artean. Basaurin, Bidebieta geltokia hobetzeko lanak egiten ari dira, eta horrek eragin du gorabehera.
Bizkaiko Renferen Aldirietako trenen zerbitzua etenda dago atzotik datorren asteazkenera arte Arrigorriaga eta Bilbo artean, Basaurin Bidebieta geltoki berria egin behar dutela eta. Renfek ohar bidez jakinarazi duenez, autobusez ari dira tarte horretan zerbitzua eskaintzen.
Lanok C-3 (Bilbo-Urduña) lineari eragingo diote, tarte batean bada ere (Arrigorriaga eta Urduña artean ohikoa da zerbitzua), baita Ibilbide Luzeko trenei ere. Izan ere, asteazkenera arte, autobusez egingo dute bidaia Bilbo eta Miranda de Ebro (Burgos) artean Bartzelonara, Madrilera edo Miranda de Ebrora doazenak.
Gainera, uztailaren 10etik Aurrera, Bidebieta geltokirako sarbidea Agirre lehendakariaren etorbidearen eta Fauste kalearen artean dagoen plazatik egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera