Pirinioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urnietako mendizale bat hil da Pic du Midi d'Ossautik jaisten ari zela

24 urteko gaztea 20 metro inguruko altueratik erori da beste lagun batzuekin Pic du Midi d 'Ossaun behera zihoala.

Pic du Midi D 'Ossau, Baionatik. Argazkia: Jean Phillipe Jubera

Pic du Midi D'Ossau. Argazkia: Philippe Serrand

Urnietako (Gipuzkoa) 24 urteko gazte bat hil da larunbat honetan, beste mendizale batzuekin batera Pic du Midi D'Ossau menditik jaisten ari zela, ICI-k zabaldu eta EITBk baieztatu ahal izan duenez.

Gaztearekin zihoazen mendizaleek erreskatatzaileei azaldu zietenez, zazpi bat mendizaleko taldea 14:00ak aldera hasi zen Pirinio Atlantikoetako tontor enblematiko horretatik jaisten. Rapel egiten ari zirela, gazteak irrist egin eta 20 bat metroko altueratik erori zen, aitz batzuk jo arte.

Lagunek laguntza eskatu zuten, baina mendiko erreskate taldeak gaztearen heriotza baieztatu besterik ezin izan zuen egin. Gertakariaren nondik norakoak ikertzen ari dira orain.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X