Gazte bat atxilotu dute Urretxun, pisukideari labanaz eraso egitea egotzita
Biktima, 23 urtekoa, Zumarragako Ospitalera eraman dute, aurpegian eta bularraldean zituen ebakiak sendatzeko.
Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu du Urretxun (Gipuzkoa), lesio delitua leporatuta, pisukide bati labanaz eraso egin eta aurpegian eta bularraldean ebakiak egiteagatik. 24 urteko biktima Zumarragako Ospitalera eraman dute, zauriak sendatzeko.
Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, erasoa ostiralean gertatu zen, 16:00ak aldera, Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean.
Biktimak berak deitu zuen 112 zenbakira, gertakarien berri emateko. Ertzaintza bertaratu zenean, agenteek ustezko erasotzailea aurkitu zuten etxebizitzaren kanpoaldean, eta barruan biktima, 23 urteko beste gizon bat. Kamisetarik gabe zegoen, eta ebakiak zituen bularraldean eta zauri sakonago bat masail batean. Bien bikotekideak identifikatu zituzten ertzainek.
Biktimak eta lekukoek kontatutakoaren arabera, bi gizonek eztabaida izan zuten, eta haietako batek besteari eraso zion erabilera anitzeko labana batekin.
Atxilotutakoa ertzain etxean dute, epailearen esku noiz utzi zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera