11 pertsona zauritu dira Gironako sutean
Bost bizilagun, bost suhiltzaile eta Armadako kide bat dira zauritutakoak. Suhiltzaileek ohartarazi dutenez, gaur behintzat ez dute sutea kontrolpean hartuko. Gaur goizean konfinamendua altxatu dute, eta etxera itzuli ahal izan dira ebakuatutako herritarrak.
Guztira, 11 pertsona zauritu dira Gironan, La Biscal d'Emporda udalerrian ostiralean piztutako sutean. Sua egonkortuta dute suhiltzaileek, baina oraindik ez dute kontrolatzerik izan. Zauritutakoen artean, bost bizilagunak dira, beste bost suhiltzaileak eta 11.a Espainiako Armadako kidea, Generalitateko suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Iturriok emandako datuen arabera, ostiralean bost pertsona zauritu ziren: lau suhiltzaile eta militar bat. Atzo arratsaldean beste hiru pertsona artatu zituzten, bi zibil eta suhiltzaile bat. Gaur beste hiru pertsona zauritu dira, denak zibilak.
Bart lortu dute suhiltzaileek sutea egonkortutzat jotzea. 2.300 hektarea kiskali ditu suak, eta lanean jarraitzen dute Les Gavarres inguruan 475 suhiltzaile eta Espainiako Armadako kideak. Sutearen eskuineko zatia da kezka iturri nagusi.
Eduard Martinez Generalitateko suhiltzaileen operazio buruak jakinarazi duenez, gaur behintzat ez dute sutea kontrolpean hartuko. "Lan handia dago oraindik egiteko", aitortu du., eta sutearen perimetroa 40 kilometrokoa dela erantsi.
Gainera, datorren astearen erdialdera arte bero bolada dago Katalunian, hegoaldeko haizearekin eta tenperatura altuekin.
Konfinamendua, bertan behera
Jordi Marti Gironako larrialdien buruak iragarri du 10:40ean bertan behera geratu dela konfinamendua, eta etxera itzuli ahal izango direla ebakuatutako herritarrak. Santa Cristina d'Aroko Vall Repos urbanizazioko bizilagunak eta Cabanyesekoak etxera itzuliko dira horrela.
Kaltetutako eraikinei dagokienez, zazpi dira, horietako lau erabat kiskalita, baina itzaltzeko lanak amaitzen direnean egingo dute behin betiko inbentarioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera