Albiste izango dira: sanferminetako txupinazoa, alerta laranja beroagatik eta kezka suteengatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanferminetako txupinazoa: Iruña prest dago gaur eguerdian 2026ko sanferminei hasiera emateko. Txupinazoa 12:00etan jaurtiz, 9 eguneko, 204 orduko, jai etengabeari ekingo diote. Aurten, giro onaren beroari faktore klimatikoa gehituko zaio; izan ere, jaia bero bolada betean hasiko da, eta tenperatura astelehenean 40 ºC-raino iritsiko da.
- Alerta laranja beroagatik: enperaturak laupabost gradu igoko dira termometroak gaur, eta hala, alerta laranja ezarriko dute lurraldearen zati handi batean. 41 ºC-rainoko tenperaturak espero dira. Asteartean, bero gutxiago espero da EAEn, baina Foru Erkidegoko erdialdean eta Nafarroako Erriberan alerta egoeran jarraituko dute, bezperako antzeko maximoekin.
- Kezka baso-suteengatik: Igande honetan sute bat izan da Imarkoainen, eta A-15 errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera