EHUk USaPeko zeroen inguruko datu orokorrak emango ditu gaur, ikasgaiz ikasgai
Gaur emango ditu Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretza taldeak xehetasunak unibertsitatera sartzeko probako zeroen inguruan.
Aurreratu dutenaren arabera, agerian geratuko da euskara azterketen polemika urrunegi joan dela. Are gehiago, badela beste ikasgairen bat euskara adina zero izan direna.
Gaur goizeko hamarretan izango da hitzordua Gasteizen, EHUko Arabako kanpusean, eta bertan aletuko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Proben (USaP) datuak, Hezkunza Sailarekin aste honetan egitekoa duten bileraren atarian.
Joxerramon Bengoetxea errektoreak berak, Urtza Garay errektoreordearekin batera, emango ditu ikasgaiz ikasgai bildutako datuak, ikasgaien arteko alderaketa eginez, edota aurreko urteetako notak parez pare jarriz.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak aurreko astean Euskadi Irratian esan zuen puntu erdi jaitsi dela euskara azterketaren batez bestekoa, baina ez zekiela baloratzen.
Errektoretza taldeak adierazi duenez, datuek argituko dute zeroak ez direla euskara azterketara mugatu, ezta epaimahai bakarrera ere. Are, aurreratu dute badela beste ikasgairen bat zero kalifikazioa duten ehuneko altuagoarekin.
Gaineratu dute kezkatuta daudela, zuzenketei lotuta izan den polemikaren ondoren, erakundeen aldetik babesik sentitu ez eta datorren urtean zuzentzaile lanetan aritzeari uko egin baitiote hainbatek.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera