Cebada Gago ganadutegiko zezenek adarkatu bat utzi dute entzierro azkar batean
Zezenek 2 minutu eta 26 segundo behar izan dituzte bidea egiteko. Halaber, beste bi pertsona zauritu dira, biak kolpeengatik.
2026ko sanferminetako bigarren entzierroa. Argazkia: EFE
Cebada Gago ganadutegiko zezenak protagonista izan dituen 2026ko sanferminetako bigarren entzierroa azkarra izan da. Arriskutsu ospeari omen eginez, gizon bat adarkatu dute besoan, Telefonica parean. Zezenek 2 minutu eta 26 segundo behar izan dituzte bidea egiteko.
Taldea bat eginda eta abiada bizian abiatu da Santo Domingoko aldapan gora, joaldunak buruan zirela. Ubel koloreko zezen batek ezkerretara begiratu badu ere, ez du korrikalarien aurka egin.
Azkar batean iritsi dira udaletxe plazaraino. Zati horren amaiera arrisku uneren bat bizi izan da, hain zuzen ere, zezenetako batek korrikalari baten aurka egin duenean. Azken horrek beste korrikalari batekin estropezu egin du eta zezenaren adarrak bizkarrean ukitu dio, itxuraz, ondoriorik gabe.
Mercadereseko zatia igarota Estafeta kalean sartu dira zezenak. Tarte horretan animaliak pixka bat sakabanatu egin dira eta korrikalariek zezenen aurrean lasterka egiteko aukera izan dute. Zezen bat erori egin da, baina segituan altxa da eta bere kideekin batera jarraitu du bidea.
Telefonicako zatian ere eroriko asko gertatu dira eta kalezulora iritsi aurretik, zezen batek korrikalari bat kolpatu du. Zezen plazaren sarreran, zezen bat erori egin da, baina altxatu eta besteekin batera egin du ukuilurako bidea.
Adarkatu bat eta bi zauritu, kolpeengatik
Osasun arduradunek jakinarazitako balantzearen arabera, hiru pertsona zauritu dira sanferminetako aurtengo bigarren entzierroan: bata adarkatuta, kolpeekin beste biak.
23 urteko Idiazabalgo (Gipuzkoa) mutil batek adarkada jaso du besoan, Telefonicako zatian, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Halaber, beste bi pertsona zauritu dira zezen plazan, kolpeengatik.
Ikusi sanferminetako bigarren entzierroa
Adarkatu gehien eragin dituztenak
Cadizko Cebada Gago ganadutegiko zezenak dira sanferminetan adarkatu gehien eragin dituztenak: 62, 35 parte hartzetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera