76 urteko gizon bat atxilotu dute Hondarribiko Donejakue Bidean emakume erromesei sexu-abusuak egiteagatik
Joan den astean salaketa jaso ondoren, eta beharrezko ikerketak egin ondoren, Ertzaintzak jakin zuen ekainaz geroztik gutxienez beste zazpi emakumek jasan dituztela gisa horretako abusuak inguru berean, antzeko ezaugarri fisikoak zituen pertsona batek eginak. Kasu guztietan, biktimak emakume atzerritarrak ziren, Hondarribian bakarrik zebiltzanak.
Ertzaintzak 76 urteko gizon bat atxilotu du Hondarribian, Donejakue Bidea egiten ari ziren hainbat emakumeri ustez sexu-abusuak egiteagatik. Atxilotua hizketan hasten zen erromesekin eta musu eta besarkadak ematen zizkien, horien borondatearen aurka.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den astean Ertzaintzak Done Jakueren iparraldeko bidea egiten ari zen atzerriko erromes baten salaketa jaso zuen.
Biktimak azaldu zuenez, gizon bat hurbildu zitzaion landa eremu batena eta parean jarri zitzaion, eta elkarrizketa labur baten ondoren, musu ematen hasi zitzaion, haren baimenik gabe, harik eta ihes egin eta bidea jarraitu ahal izan zuen arte.
Ikerketak egin ondoren, Ertzaintzak jakin zuen ekainaz geroztik gutxienez beste zazpi emakumek jasan dituztela gisa horretako abusuak inguru berean, antzeko ezaugarri fisikoak zituen pertsona batek eginak. Kasu guztietan, biktimak emakume atzerritarrak ziren, Hondarribian bakarrik zebiltzanak.
Kalez jantzita zeuden agenteek zaintza-dispositibo bat ezarri zuten inguruan, eta susmagarria ikusi zuten. Horren deskribapena bat zetorren biktimek emandakoarekin, eta, gainera, ikusi egin zuten erromesek salatutako gertaera berberak egiten saiatzen. Hori dela eta, atxilotu egin zuten.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideak egiteko, eta datozen orduetan epailearen esku utziko dute. Polizia-etxean ikerketa-lanak egiten ari dira biktima gehiago identifikatzen saiatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera