Albiste izango dira: Sanferminetako bigarren entzierroa, beroa Araban eta Nafarroan eta Bilbao BBK Liverako gomendioak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanferminetako bigarren entzierroa: Iruñean, San Fermin jaietako bigarren entzierroa egingo da 08:00etatik aurrera. Gaurkoan arriskutsu ospea duten Cebada Gago ganadutegiko zezenak izango dira protagonista. Jarraitu entzierroa, zuzenean, ETB1, ETB ON eta Orain-en, 07:35etik aurrera.
- Beroa Araban eta Nafarroan: Abisu horia aktibatu dute Araban, beroagatik, 35 eta 37 gradu arteko tenperaturak espero baitira. Nafarroak Aemetek alerta laranja ezarri du Erriberan eta abisu horia, lurraldearen erdialdean eta Pirinioetan.
- Bilbao BBK Liverako gomendioak: Robbie Williams, Lily Allen edota Calvin Harris izango dira Bilbao BBK Liveren aurtengo edizioaren protagonista nagusiak. Artista handien itzalean aurkitu ditugun hainbat talde eta artista interesgarri zerrendatu ditugu: Sara Zozaya, Apparat, Tomora, Fatoumata Diawara, Cervatana...
Zure interesekoa izan daiteke