Igandera arte luzatu dute beroagatik eta sute arriskuagatik EAEn ezarritako alerta laranja
Meteofrancek alerta laranja ezarri du larunbatera arte Ipar Euskal Herrian, eta Aemetek alerta laranja aktibatuko du igandean, Nafarroa erdialdean.
Asteburuan giro beroa eta sargoria izango dira nagusi Euskal Herrian. Tenperaturak koska bat egingo du gora, eta, hori dela eta, alerta laranja aktibatuko dute Araban, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Ipar Euskal Herrian.
Larunbata: Alerta laranja EAEn eta Ipar Euskal Herrian
Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdea alerta laranjan izango dira larunbat honetan, muturreko tenperatura oso altuak izango direlako. EAEko gainerako lurraldeak abisu horian egongo dira, beroagatik.
Nafarroaren kasuan, Aemetek abisu horia aktibatuko du lurralde osoan, 13:00etatik 21:00etara.
Ipar Euskal Herrian ere bero egingo du eta Meteofrancek alerta laranja ezarriko du.
Bestalde, baso sute arriskuagatik alerta laranja aktibatuko dute Araban, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia.
Igandea: Alerta laranja Araban eta Nafarroan
Igandean 36-37 graduko tenperaturak espero dira Araban eta horregatik alerta laranja aktibatuko dute bertan.
EAEko gainerako lurraldeetan abisu horipean egongo dira.
Nafarroari dagokionez, Aemetek abisu horia aktibatuko du lurraldearen erdialdean.
Oraingoz, Meteofrancek ez du abisurik eman Ipar Euskal Herrirako.
Bestalde, baso sute arriskuagatik abisu horia indarrean egongo da Araban eta Gipuzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera