Adingabe bat ikertzen ari dira Donostian Espainiako selekzioaren elastikoa zeraman pertsona bati eraso egiteagatik
Ertzaintzak beste lau adingaberen aurkako eginbideak ere abiatu ditu, biktimari irain egin ziotelakoan
Ertzaintza adingabe bat identifikatu eta ikertzen ari da ostiral honetan, Donostiako Kontxa inguruan, Espainiako futbol selekzioaren elastikoa zeraman gizon bati eraso egiteagatik. Horrez gain, beste lau adingabek ere irain egin ei zioten biktimari, eta haien aurkako eginbideak ere abiatu ditu Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakaria goizaldeko 05:30 aldera izan zen, Donostiako Kontxako pasealekuan. Espainiako selekzioaren elastikoa zeraman biktima gurutzatu zen gazte talde batekin, eta bere irainen jomuga bilakatu omen zen, beti ere biktimaren arabera. Antza denez, taldeko kideetako batek aurpegian kolpea eman zion.
Osasun-zentro batean artatu ondoren, erasoa jasan zuen pertsonak salaketa aurkeztu zuen bost adingabeen aurka. Ertzaintzak dagoeneko identifikatu ditu bostak, eta ikertu gisa eginbideak abiatu ditu haien aurka.