Munduko Futbol txapelketako finala ikusteko pantaila erraldoiak jarriko dituzte Euskal Herriko zazpi hiritan
Espainia eta Argentinaren arteko finala igandean jokatuko da, 21:00etan, New Yorken.
Gasteizen Frantzia eta Espainiaren arteko finalerdia jarraitzeko pantaila erraldoia jarri zutenekoa. Argazkia: EFE
Espainiak eta Argentinak Munduko Futbol Txapelketako finala jokatuko dute datorren igandean (21:00) Espainiak eta Argentinak eta partida hori ikusteko pantaila erraldoiak jarriko dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Eibar, Irun eta Tuteran.
Hiriburuei dagokionez, Udal gehienek pantailak jartzea erabaki dute, Bilbok izan ezik.
Iruñean, Gaztelu plazan lau pantaila jarriko dituzte kioskoaren inguruan.
Donostian, berriz, Anoeta estadioaren kanpoaldean, izotz jauregiaren ondoan, prestatutako eremuan jarraitu ahalko da finala.
Plaza Berria izango da Gasteizko futbolzaleen bilgunea.
Bilbon, ostera, PPren ekimenez jarriko dute pantaila erraldoia Doña Casilda parkean.
Hiriburuetatik harago, kalean partida ikusteko aukera izango da Eibar (Untzaga plaza), Irun (San Juan plaza) eta Tuteran (Foruen plaza) ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera