Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Getxon
Ertzainak, ertzaingaiak eta horien lagunak "hiltzaileak" direla idatzi dute. Algortako batzokiaren ondoan agertutako mezuak gaitzetsi eta "onartezinak" direla azpimarratu du EAJk.
Atzo, osteguna, Ertzaintzaren aurkako hainbat pintada agertu ziren Algortako (Getxo) frontoi batean, EAJk salatu duenez. Zehazki, Ertzainak, ertzaingaiak eta horien lagunak "hiltzaileak" direla idatzi dute.
EAJren Bizkai Buru Batzarrak eta Algortako talde jeltzaleak Algortako batzokiaren ondoan agertutako mezuak gaitzetsi eta "onartezinak" direla azpimarratu dute. Are gehiago, mehatxuen aurrean ezin ikusiarena egitea ez dela aukera bat adierazi dute.
Getxoko Udalaren adierazpen instituzionala
Algortan agertu diren pintaketak direla eta, adierazpen instituzional bat onartu du Getxoko Udalak. EH Bildu ez beste alderdi guztiek (EAJ, PP eta PSE-EE) babestu dute testua.
Getxoko Udalak "irmoki" gaitzetsi ditu Algortan gertatutako ekintza "bandaliko" horiek. Aldi berean, Ertzaintzaren lana goraipatu du eta erakunde politikoak eta alderdi politikoen egoitzak errespetatzea eskatu du.
Halaber, elkarrizketaren eta bizikidetzaren aldeko konpromisoa berretsi du, eta elkartasuna adierazi die Algortako Batzokiari eta gertakari hauen ondorioz "suminduta eta atzekabetuta" sentitu diren pertsona guztiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera