SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haizearen aldaketak Petilla Aragoitik urrundu du Zaragozako sutea, nahiz eta herritarrek etxetik kanpora jarraitzen duten

Efectivos del Departamento de Medio Ambiente del Gobierno de Navarra y del cuerpo de bomberos continúan las labores de defensa de la localidad próxima a la frontera con Zaragoza. En Aragón, las llamas han arrasado cerca de 12.000 hectáreas y han tenido que evacuar cinco localidades.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Helikopteroa Oresen (Zaragoza) sortu den sutea itzaltzeko lanetan.

Nafarroako agintariek Petilla Aragoi herriko 30 biztanleak ebakuatzea erabaki zuten ostegunean, Oresen (Zaragoza) piztutako baso-sutea gerturatzen ari zela ikusita. Goizaldean, ordea, haizearen norabidea aldatu da eta egoera apur bat lasaitu da. Hala ere, herritarrek etxetik kanpora jarraitzen dute momentuz eta suhiltzaile zein basozainek udalerriaren defentsa-lanetan jarraitzen dute, inguruan perimetro bat sortuz. 

SOS Nafarroak Babes Zibileko Plan Bereziaren 1. egoera operatiboa du indarrean oraindik. Herriaren ebakuazioa Babes Zibileko teknikariek, alkateak eta Foruzaingoaren patruilek koordinatu zuten eta ez zen beharrezkoa izan babesguneak jartzea.

Sutea itzaltzeko lanetan Nafarroako aireko eta lurreko baliabideak erabiltzen dira, batez ere hiriguneen babesteko lanetan. Zehazki, Nafarroako Gobernuaren helikoptero bat, Noainen egoitza duten MITECOren bi helikopteroak, Zangozako eta Tafallako parkeetako suhiltzaileak eta Ingurumeneko basozainak ari dira lanean.

Azkoiengo, Lizarrako eta Tuterako parkeetako suhiltzaileak ere mobilizatu dituzte Petilla Aragoin esku hartu dezaten. Foruzaingoa udalerrirako sarbideak eta herrigunea zaintzen ari da.

Hala ere, goizaldean iparraldeko haizea sartu da eta horrek garrak geldiarazi ditu. Une batzuetan, sutea herritik 10 kilometrora iritsi bada ere, baldintzak hobetu egin dira.

12.000 hektarea erre dira

Sutea asteazkenean hasi zen Zaragozako Ores herrian eta, dagoeneko, 12.000 hektarea erre ditu erkidego hartan, 60 kilometro inguruko perimetroan. Roberto Bermudez de Castro Aragoiko erkidegoko Ogasun kontseilariak adierazi duenez, "azken urteetako baso-suterik larrienetako eta konplexuenetako bat da". Eguraldiak eta ingurugiro baldintzek "sua kontrolatzea asko zailtzen" dutela aitortu du.

Aragoik bost herri ebakuatu behar izan ditu: Ores, Asin, Luesia, Malpica de Arba eta Uncastillo. Kaltetutako pertsonei Ejea de los Caballerosen eta Zaragozan egokitutako baliabideetan eman zaie arreta. Momentuz, gehien kaltetutako udalerria Asin da; han 10 etxebizitza kaltetu dira gutxienez. 

Aragoik martxan jarri duten operatiboan 400 pertsona ari dira lanean. Horrez gainera, UMEk beste 200 soldatu bertaratu ditu eta aireko 22 baliabide eta nekazaritzako 90 traktore erabiltzen ari dira, azken hauek euste- eta defentsa-lanetan.

Operatiboaren kezka nagusia Nafarroara gerturatzen ari den sutearen buruan dago. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias: “Milioi bat pertsona baino gehiago mugituko dira eklipsea ikusiko den inguruetara, eta hori aurreikusi egin behar da”

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da eta, besteak beste, abuztuaren 12an Euskal Herrian ikusi ahal izango den eguzki-eklipseaz mintzatu da. Sailburuak gomendatu du jendea “oinez edo garraio publikoan joatea eklipsea ikustera”, joan-etorriek trafikoan eragin oso handia izango dutelako. Halaber, eklipsea segurtasunez ikusteko aholku zientifikoei jarraitzeko beharra azpimarratu du, eta lehen neurri gisa homologatutako eklipse-betaurrekoak erabiltzea gomendatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X