Hiru zauritu, horietako bat larri, auto batek eta furgoneta batek talka eginda Cintruenigon
Istripua N-113 errepidean (Iruñea-Madril) jazo da, 16:39 aldera. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin dute bi noranzkoetan, 19:25 arte.
Hiru pertsona zauritu dira ostegun arratsaldean, horietako bat larri, N-113 errepidean, Cintruenigon, auto batek eta furgoneta batek talka eginda.
112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak istripuaren berri jaso du 16:39 aldera, eta suhiltzaileak, osasun-langileak eta Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Istripua N-113 errepidean (Iruñea-Madril) jazo da, Cintruenigon. Aurrez aurre talka egin dute gidari bakarra zeraman auto batek eta bi bidaiari zihoazen furgoneta batek.
Autoaren gidaria, 42 urteko gizon bat, helikopteroan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñean, eta bertan ospitaleratu dute, politraumatismo oso larriekin.
Bestalde, furgonetako bi bidaiariak anbulantzian eraman dituzte. 45 eta 59 urteko bi gizon dira, eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte, balorazioa egiteko.
Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin dute bi noranzkoetan, 19:25 arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera