Bost lagun atxilotu dituzte Nafarroan, bizileku-baimenak manipulatzeko sare bateko kide direlakoan
Guardia Zibilak desegindako ustezko erakunde kriminalak bizileku- eta lan-baimenak lortzeko prozesua manipulatzen zuen, diru-truk. Talde kriminaleko kide izatea, Administrazio Publikoaren aurka egitea eta immigrazio irregularra bultzatzea leporatzen zaie.
Nafarroako Atzerritarren Bulegoa. Argazkia: Espainiako Gobernua.
Guardia Zibilak erakunde kriminal bat desegin du Nafarroan, atzerritarrei diru- truk bizileku- eta lan-baimenak faltsutzea egotzita.
Operazioan bost pertsona atxilotu dituzte talde kriminaleko kide izatea, Administrazio Publikoaren aurkako delituen egile izatea eta immigrazio irregularra bultzatzea egotzita, Guardia Zibilak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez.
Duela urtebete abiatu zen ikerketa, batez ere jatorri magrebtarreko eta asiarrekoak ziren eta egoera administratibo prekarioan zeuden herritar atzerritarrak erakartzen zituen sare bat zegoela detektatu zenean; euren egoera erregularizatzen zuten, diruaren truke.
Akusatuek espedienteak iruzurrez izapidetzea errazten zuten, legez ezarritako administrazio-prozedura saihestuz eta eskizunak betetzen ez zituztela isilean gordez.
Inplikatuak tabernetan, autoetan eta gurtza-lekuetan batzartzen ziren, eta bilerak dokumentatzea lortu zuten ikertzalieek. Hala, lau miaketa egin zituzten Tebas eta Iruñeko etxebizitza batzuetan, eta bosgarren bat Nafarroako Atzerritarren Bulego Bakarrean. Atxilotuetako baten lantokia zen bulegoa eta bertan material informatikoa eta ikerketarako interesgarriak ziren hainbat dokumentazio konfiskatu zituzten.
Epailearen aurretik pasa ondoren, bost inplikatuetatik lau behin-behineko espetxealdian sartzeko agindu du hark; horietako biri 5.000 bana euroko fidantza ordainduta espetxea saihesteko aukera eman die, eta bosgarren susmagarria behin-behinean aske dago, kautelazko neurriekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera