Samina nagusi da Erronkarin, herriko hiru bizilagun Ezka ibaian itota hil ostean
Asteazken arratsaldean emakume bat eta horren bi seme adingabe hil ziren Ezka ibaian itota, eta hiru dolu-egun ezarri dituzte herrian.
Atsekabea nagusi da gaur Erronkarin eta inguruetan, asteazken arratsaldean Ezka ibaian gertatutako ezbehar lazgarriaren biharamunean. Izan ere, herriko hiru bizilagun, ama bat eta haren bi seme adingabe, itota hil ziren ibaiko bainu-eremu batean.
Erronkariko Udalak bere atsekabea agertu zuen atzo zabaldutako ohar batean, eta hiru dolu-egun deitu zituen; banderak haga erdian egongo dira, beraz, eta ez da ekitaldi ofizialik egingo egunotan. Era berean, Udalak elkartasuna adierazi die hildakoen senitartekoei eta lagunei, eta horien eskura jarri ditu udal-baliabideak.
Ildo beretik mintzatu da Maria Chivite Nafarroako lehendakaria ere, eta nahigabetuta dagoela adierazi du Xn argitaratutako mezu batean, eta doluminak eman dizkie "familiari eta lagunei, bai eta Erronkariko herritar guztiei ere". "Nafarroako Gobernuak haien eskura jarri ditu egoera honetan beharrezko izan daitezkeen baliabide guztiak", adierazi du bart.
Guardia Zibilak asteazkenean bertan jakitera eman zuenez, 16:40 inguruan izan zen ezbeharra, bainatzeko egokituta dagoen leku batean, presa baten alboan.
Abisua jaso bezain laster gertakariaren tokira joateko mobilizatu zituzten Nasbaskozeko suhiltzaileak, helikoptero medikalizatu bat, osasun lantalde bat, bizi-euskarri aurreratuko bi anbulantzia eta oinarrizko bizi-euskarriko beste bat, bai eta Foruzaingoko eta Guardia Zibileko agenteak ere. Baina larrialdi-zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin emakumearen eta bi haurren bizia salbatzeko.
Guardia Ziblak hartu du bere gain ikerketa, zer gertatu den argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera