Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Oriako pabiloi batean sutea eragin duelakoan
Ertzaintzak, Lasarte-Oriako Udaltzaingoarekin elkarlanean, 29 urteko gizon bat atxilotu du eraikin batean sutea eragitea leporatuta. Hainbat herritarrek egiten dute lo pabiloi horretan eta, sua hasi zenean guztiak kanpoan zeuden arren, batek erredura arinak izan ditu eskuan eta oinean.
Sua ostegun honetan piztu da, 22:00ak aldera, eta, lehen ikerketetan oinarrituta, bertan zegoen pertsona bat identifikatu eta kalte-delitua leporatuta atxilotu dute, sutea eragin duelakoan. Magrebtar jatorriko 29 urteko gizona da, eta Hernaniko Ertzain-etxera eraman dute polizia-eginbideak egiteko.
Bestalde, Gurutze Gorriak bertan zeuden 12 pertsonak artatu ditu, eta ura eta janaria eman dizkie. Gainera, esku batean eta oin batean erredura arinak dituen 24 urteko gizona herriko anbulatoriora eraman dute.
Sua itzalita dago, eta Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera