Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena: Duela mende erdi Espainiako Polizia Zaramagako San Frantzisko Asisko Elizan sartu eta asanbladan zeuden langileetako bost hil zituen tiroz eta beste dozenaka zauritu. Gaur, modu berezian gogoratuko dituzte biktimak eta ekitaldi ugari izango da egun osoan zehar Gasteizen. Orain-ek gertutik jarraituko ditu horiek guztiak. Gainera, orduko testuingurua eta gertakariak ulertzeko eduki bereziak prestatu ditu.
-Gatazka Ekialde Hurbilean: Hirugarren gauez jarraian erasoak izan dira Ekialde Hurbilean. Israelek Teheran eta Beirut bonbardatu ditu. Iranek, bere aldetik, Golkoan erasoak egin ditu. Horietako batean Ameriketako Estatu Batuek Riad hirian (Saudi Arabia) duen enbaxada kolpatu du. AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren ostekoei adi jarraitzen dugu, unean uneko informazioa eskainiz.
-Makina-Erramintaren Azoka: Makina-Erramintaren Nazioarteko Azokak bigarren eguna du gaur, asteartea. Barakaldoko BECen 1.503 erakusketari eta 3.350 produktutik gora ari dira aurkezten egunotan. Martxoaren 6ra arte, nazioarteko 350 nobedade inguru emango dituzte ezagutzera bertan. Guztira, 1.542 makina eta 100 robot inguru egongo dira. Sei pabiloitan banatuta, azokaren % 20 automatizazioari, robotikari eta digitalizazioari eskainita dago da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.