Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokak digitalizazio, automatizazio eta robotika proiektu handizaleak erakutsiko ditu BECen
Martxoaren 2tik 6ra, bost egunez, 1.503 erakusketari eta 3.350 produktutik gora egongo dira bertan. Gainera, nazioarteari egingo diote azpimarra aurtengo edizioan, 70 herrialdetatik iritsitako bisitariak bilduko baititu.
Gaur zabalduko ditu ateak Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokak (BIEMH), Barakaldoko BECen. Euskadiko azoka garrantzitsuenak 1.503 erakusketari eta 3.350 produktutik gora izango ditu.
Martxoaren 6ra arte, bost egunez, nazioarteko 350 nobedade inguru emango dituzte ezagutzera bertan. Guztira, 1.542 makina eta 100 robot inguru egongo dira. Sei pabiloitan banatuta, azokaren % 20 automatizazioari, robotikari eta digitalizazioari eskainita egongo da.
Sei hamarkada luzeko ibilbidea du azokak (1961ean jaio zen), baina 33. edizio honek produktuari emango dio garrantzia, "kalitatean nahiz kantitatean markak onduta". Gainera, nazioarteari egingo dio azpimarra, 70 herrialde baino gehiagoko bisitariak bilduko baititu.
BECen zuzendari nagusi Xabier Basañezek aurkezpen ekitaldian nabarmendu zuenez, enpresen jardunaren eta asmoen erakusleiho izango da BEC, eta mundu mailan erreferente bihurtuko da.
Industria arloko sektore garrantzitsuenak izango dira bertan: makinak, erremintak eta osagarriak, soldadura, metrologia, deformazio makinak, xafla eta hodi mozketarakoak, etab.
Bertan ordezkaritza izango duten herrialdeen artean hauek daude: Alemania, Austria, Txina, Frantzia, Italia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Taiwan, Turkia, Suitza, Japonia, AEB eta Hego Korea.
Egitaraua eta jarduerak
Egitarau zabala prestatu dute egunotarako, joerak aztertzeko, ezagutzak partekatzeko eta goi-mailako networkinga sustatzeko.
"Carpe BIEMH" lelopean, edizio honek "unea aprobetxatzea" aholkatuko die azokan parte hartuko duten enpresei, bisitariei zein erakundeei, "sekulako ikuskizun industrialaz eta teknologikoaz gozatzeko aukera" izango baitute.
Gainera, International Associations' Area espazioa estreinatuko dute edizio honetan, makina-erremintaren erakundeei zuzendutakoa.
Networkinga
Networking jarduerei esker, profesionalen arteko harremanak indartuko dituzte, "ideiak truka ditzaten eta negozio aukera berriak zabal daitezen".
Ekimen esanguratsuenen artean Innovation Workshops hitzaldiak daude. Robotika, automatizazioa eta digitalizazioa ardatz duten enpresetako arduradunek erakustokietan dituzten nobedade azpimarragarrienak aurkeztuko dituzte.
Bestalde, Innovation Awards by BIEMH golardoek industria berritasun nagusiak sarituko dituzte.
Jardueren artean, Welcome Reception eta BIEMH Fest hitzorduak dira aipagarrienak. Lehenengoak erakusketariei egingo die harrera, eta bigarrena, berriz, martxoaren 4an egingo dute, Azkuna Zentroan.
Bukatzeko, WORKinn Talent Hub foroak 31 enpresa batuko ditu, 350 lan eskaintza aurkezteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.