Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. Egun hartan, Espainiako Polizia Armatua Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan sartu zen eta bertan egiten ari ziren langile-batzar bat bortizki erreprimitu zuen. Bost langile hil zituzten eta ehunka zauritu. Pradalesek deitoratu duenez, “demokraziako Gobernu guztiek” kolore batekoak zein bestekoak izan, gertakariak “alfonbrapean” izan dituzte, eta “giltzapean” dagoen dokumentazioa argitara dadin eskatu du.
1976ko matroxaren 3ko gertakariak gogoratzeko Gasteizko Goiuri jauregian Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak antolatuta astearte honetan egin den oroimen ekitaldiko buru izan da Pradales, eta bertan izan dira, besteak beste, Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatea.
Hitzartzearen hasieran, lehendakariak gogora ekarri duenez, duela 50 urte “herri honetako bost seme tiroka eta modu lazgarrian erail zituzten: Jose Castillo Garcia, Bienvenido Pereda Moral, Romualdo Barroso Chaparro, Francisco Aznar Clemente eta Pedro Maria Martinez Ocio”. Azaldu duenez, greban zeuden bost langile ziren, gazteak denak ere, “bizitza osoa zuten aurretik”.
Esan du, gainera, ehunka lagun zauritu zituztela istiluetan, horietako asko larri, eta azpimarratu du ez dutela gertakariongatik inor epaitu, “ez zen erantzulerik, ez Justiziarik”, oraindik ere biktimei, senitartekoei eta gertukoei zor zaie, haren hitzetan. “Baina baita gainontzeko guztioi ere, memoria eraikitzea bizikidetza indartzea delako”, gaineratu du.
Horregatik “ozen” gaitzetsi ditu “krudelkeria hura, gertatutakoa ezkutatu izana eta biktimen babesgabetasuna”, eta, era berean, aintzatetsi egin ditu “martxoaren 3ko biktimen duintasuna eta konpromisoa, oso zaila zen testuinguru batean lan-eskubideen eta zaurgarrienen alde izan zuten elkartasunagatik”. “Gure herrialdean milioi erdi lagun batu ziren grebara egun hartan, arrisku handiak hartuz bizkar gainean, greba debekatua zegoelako eta sindikatu legal bakarra baitzegoen, eta frankismotik zetorren”, zehaztu du.
Lehendakariak nabarmendu duenez, “egia, justizia, errekonozimendua eta biktimen erreparazioa Martxoaren 3ko Memorialerako Fundazioaren estatutuetan jasotako oinarrizko printzipioak dira”.
“Gaur, 50 urte geroago, tamalez, bide luzea dugu horiek bermatu arte; bide horretan lanean ari dira Euskadiko hainbat elkarte. Krimen horiek egin zituztenak ondo zekiten zertan zebiltzan. Nahikoa da polizia-arduradunak entzutea, pozik, “lan ona” egin zutela esanez, “historiako jipoirik handienaren parte” izanaz eta “mila tiro” bota izanaz harro.
Garai hartan Gobernazio-ministro zen Manuel Fragaren hitzak ere ekarri ditu gogora. Hark “harro” esan zuen "kalea berea" zela, eta "adibide triste hori herrialde osorako eskarmentu" izan zedin nahi zuen.
Sekretu Ofizialen Legea
“Milaka galdera sortzen zaizkigu: Zergatik gertatu zen hura guztia? Zergatik ezkutatu zen egia? Zergatik demokraziako Gobernu guztiek, izan kolore batekoak zein bestekoak, kontua alfonbrapean gorde dute? Zergatik argitaratzen da egia faszikulutan? Zergatik dira beti biktimak kaltetuenak?”, gaineratu du.
Haren hitzetan, "ez dago zentzugabekeria demokratiko hori justifikatzen duen argudio bakar bat ere, are gutxiago Diktadura betean onartutako eta legitimitate demokratikorik batere ez duen Sekretu Ofizialen Legeak". "Memoriak, bidezkoa izateko, osoa izan behar du. Ate eta leihoak zabaltzea eskatzen du, gelarik itxita ez uztea, argia itzalita uzten bada, desinformazioa elikatzen baino ez baikara ariko, buloak, gezurrak eta egia-erdiak sortzen", gaineratu du.
Imanol Pradalesen iritziz, "are okerragoa" da birbiktimizazioan sakontzea eta "gertatutakoa ez argitzea eta erantzuleak epaitu gabe jarraitzea", "lehen mailako eta bigarren mailako biktimak" sortzen baitu horrek. "Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik dagoen zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa erabatekoa da. Konpromiso pertsonala da, eta baita politikoa eta instituzionala ere", nabarmendu du.
Halaber, adierazi duenez, konpromisoa da "Martxoaren 3ko Memoriala abian jartzea, Patronatuko kide guztien borondatetik abiatuta; memoria osoa, inklusiboa eta demokratikoa zaindu behar duen zentro bat, guztiona izanik, instrumentalizaziotik eta patrimonializaziotik salbu".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.