50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.
ETAren mehatxua 1975eko udan heldu zen lehenengoz Berazadi familiarenera. Aingeru Berazadi Sigma enpresaren zuzendari-kudeatzaileak mehatxu gutun bat jaso zuen. Zazpi hilabete geroago, Aitaren Egunean, Cristina alabak etxera deitu zuen aita zoriontzeko. Eta albiste lazgarria jaso zuen: aita bahitua zeukaten.
1976ko martxoaren 19a zen, eta egun hartan Mari Carmen Estarta emaztearen beldurra errealitate bihurtu zen. “Aita euskaldun peto-petoa zen, eta beti esaten zuen ni ez naute harrapatuko, nola harrapatuko naute ba. Esan nahi balu bezala, ni haietako bat naiz, euskalduna”, gogoratzen du, EITBren aurrean, Cristina Berazadik, Aingeru Berazadiren sei seme-alabetan gazteenak.
Bahituta, 20 egunez
Bahiketak 20 egun iraun zuen, Itziarko baserri batean, harik eta ETA politiko-militarreko Komando Bereziak hil arte. 1976ko apirilaren 8a zen, eta Aingeru Berazadi Azkarateko gainean agertu zen, buruan tiro bat zuela.
Hilketatik mende erdia igaro denean, Cristina Berazadik, orduan 13 urteko neskatila zenak, aitaren memoria omendu nahi izan du: “Ondo baino hobeto gogoratzen dut aita. Bere usaina gogoratzen dut, dena. Zorionez badut oroitzapen hori; ezagutzeko aukera izan nuen”.
Aingeru Berazadi Zarautzen jaioa zen, nahiz eta urte haietan Donostiako Intxaurrondo auzoan bizi zen eta Elgoibarren lan egiten zuen. Enpresari ezaguna izateaz gain, euskararen eta euskal kulturaren sustatzailea izan zen, eta Elgoibarren, Zarautzen eta Donostian ikastolak babestu zituen. Hil zenean, hileta jendetsua egin zen Elgoibarko Foruen plazan.
Eragin handia enpresariengan
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, baita bahiketa baten ondoren hil zuten lehen pertsona ere. Hilketa haren eragina izugarria izan zen.
Jesus Alberdi enpresariak EITBrentzat gogoratu du hilketa haren eragina eta, oro har, ETAk enpresa munduan sortu zuen mehatxua: “Beldurraren poderioz finantzatzea nahi zuten. Horrek laga zuen inpaktu psikologikoa eta emozionala enpresarien artean eta beren familien artean handia izan zen”, azaldu du Alberdik.
Berazadiren hilketa, alabaina, zigorrik gabe geratu zen, 1977ko amnistiaren ondorioz. Bahiketaren eta hilketaren arduradunak 17 eta 22 urte bitarteko lau gazte izan ziren. “Ez zen epaiketarik egon”, gogoratu du alabak.
Cristina Berazadiri 40 urte kostatu zitzaion bere aitaren hilketaz publikoki hitz egitea, harik eta duela hamarkada bat Gogora institutuak harengana jo zuen arte, bere aitaren memoria omentzeko gonbita luzatuz. Orain, familia hautsi eta Euskal Herria uztera eraman zuen hilketatik 50 urte betetzen direnean, berriro ekarri du gogora Aingeru Berazadi.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.